José-Miguel Ullán
José-Miguel Ullán | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Miguel Ullán Hernández |
Jaiotza | Villarino de los Aires, 1944ko urriaren 30a |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Madril Frantzia |
Heriotza | Madril, 2009ko maiatzaren 23a (64 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | École pratique des hautes études |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea eta poeta |
Enplegatzailea(k) | Televisión Española Office de radiodiffusion télévision française (en) Radio Nacional de España |
Genero artistikoa | olerkigintza |
José-Miguel Ullán (Villarino de los Aires, Salamanca, 1944ko urriaren 30a - Madril, 2009ko maiatzaren 23a) espainiar poeta eta prosalaria izan zen. Parisen bizi izan zen urteetan, France Culture irratiko gaztelaniazko programetan lan egin zuen. Espainiara itzuli zenean, soldadutza egitera behartu zuten, eta esperientzia atsekabegarri horren berri eman zuen Soldadesca (1977) liburuan. Kritikak poesia sozialaren barruan sailkatzen ditu Ullánen lehen liburuak: El jornal (1965), Amor peninsular (1965) eta Un humano poder (1966). Gizarte-kritikarako sena galdu gabe, abangoardiazko forma poetikoetara jo zuen gero: Maniluvios (1972), Frases (1976) eta, batez ere, De un caminante enfermo que se enamoró donde fue hospedado (1976). Azken liburu horrek, zeina poesia bisualtzat eta testu collagetzat har baitaiteke, Kritika Berriaren Saria jaso zuen. Poema-liburu aipagarri batzuk hauek dira: Manchas nombradas (1984), Visto y no visto (1992) eta Razón de nadie (1995). Zenbait egunkari eta aldizkaritan idatzi zuen, eta literatura-genero eta arte-arlo bat baino gehiago nahasi zituen, poesia eta pintura, esaterako.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.