José Arregui Gil

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Arregui Gil


Gorte frankistetako prokuradorea

1974ko azaroaren 25a - 1976ko martxoaren 4a
José Javier Viñes Rueda (en) Itzuli - Julio Iturralde Agorreta (en) Itzuli
Hautetsia: Gorte Frankisten 10. Legegintzaldia

Iruñeko alkate

1974ko ekaina - 1976ko otsailaren 1a
José Javier Viñes Rueda (en) Itzuli - Javier Erice
Bizitza
JaiotzaFustiñana1921eko maiatzaren 6a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea2016ko apirilaren 13a (94 urte)
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, magistratua, unibertsitateko irakaslea eta legelaria
Lantokia(k)Madril eta Iruñea
Enplegatzailea(k)Nafarroako Unibertsitatea

José Arregui Gil[1] (Fustiñana, 1921eko maiatzaren 6a - Iruñea, 2016ko apirilaren 13a) nafar legelari eta politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaragozako Familia Santuaren ikastetxean ikasi zuen. Zaragozako Unibertsitateko Zuzenbide fakultatean lizentziatu ondoren, oposizio bidez karrera judizialean sartu zen. Lehen destinoa Pina de Ebroko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegira eraman zuen, eta handik doktorego-ikastaroak egin zituen Zaragozako Unibertsitatean. Francisco de Asís Sancho Rebullida Zuzenbide Zibileko katedradunak zuzendutako "Fidelidad Vidual en Navarra" izeneko doktore-tesia egin zuen.[2]

1963an, Iruñera joan zen bizitzera, Iruñeko Lurralde Auzitegiko magistratu izendatu zutenean. Nafarroako hiriburuan Nafarroako Zuzenbide Ikerketen Kontseiluan eta Nafarroako Batzorde Konpilatzailean ere parte hartu zuen.[2]

1974ko ekainetik 1976ko otsailera bitartean Iruñeko alkate izan zen. Bere agintaldian, lehen udal batzorde informatiboak sortu ziren (1975eko uztaila).

Gorteetarako diputatu izan zen (1974ko azaroa - 1976ko otsaila) IX. Legegintzaldian.

Bere jarduera juridikoa irakaslearekin uztartu zuen. Nafarroako Unibertsitateko Zuzenbide fakultateko irakaslea izan zen, eta bertan ikasketa-zuzendari ere izan zen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen hori Arregui formarekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan Arregi idatzi behar dela arautu du. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. a b (Gaztelaniaz) Arregui Gil, José. (1993). «Reflexiones sobre la fidelidad vidual navarra (fealdat)» Revista jurídica de Navarra (15): 15-26. ISSN 0213-5795..
  3. Fornés, Juan, ed. Libro del cincuentenario. Facultad de Derecho (1952-2002). Iruñea: Eunsa, 351 or. ISBN 8431321822..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Nafarroa Garaia
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.