Fustiñana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Fustiñana
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Fustiñana-Parroquia-de-la-Asunción.jpg
Jasokundearen eliza

Fustinañako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Tuterako merindadea
Izen ofiziala Escudo de Fustiñana.svg Fustinaña
Alkatea Juan Antonio Sola Pradilla (UPN)
Posta kodea 31510
INE kodea 31108
Herritarra fustiñanar
Kokapena
Koordenatuak 42° 01′ 11″ N, 1° 29′ 10″ W / 42.019722222222°N,1.4861111111111°W / 42.019722222222; -1.4861111111111Koordenatuak: 42° 01′ 11″ N, 1° 29′ 10″ W / 42.019722222222°N,1.4861111111111°W / 42.019722222222; -1.4861111111111
Fustiñana hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Fustiñana
Fustiñana
Fustiñana (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 67,29 km2
Garaiera 258 metro
Distantzia 104 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 2.528 biztanle
% 49,7 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 50,3
Dentsitatea 37,57 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 6,06
Zahartze tasa[1] % 28,99
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 60,82
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 79,29 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 13,91 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 0,48 (2010)
Euskararen erabilera % 0,0 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.fustinana.es


Fustiñana[2] Nafarroako udalerria da. Nafarroako hiriburutik 104 kilometrora dago, Tuterako merindadean, eta 2014. urtean 2.528 biztanle zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Nafarroa hegoaldean kokatzen da, Tuterako merindadearen ekialdean. Tutera eta Zaragoza batzen dituen NA-126 errepidean dago. Fustiñanak Bardeekin egiten du muga iparraldean eta ekialdean, Cabanillas eta Ribaforadarekin mendebaldean, eta Buñuel eta Ribaforadarekin hegoaldean.

Ebro ibaiak herria zeharkatzen du eta Tausteko ubideak herrira ura garraiatzen du, hainbat barazkiren landaketa posible eginez. Landaturiko barazkien artean, zainzuria, tomatea eta orburua dira. Fustiñanako klima, mediterraniar-kontinentala da, tenperatura aldaketa handiekin. Prezipitazioak nahiko irregularrak dira eta batez beste 400mm inguru izaten da urtero. Nafarroako lekurik lehorrenetakoa da, Bardeetako gune desertikoaren antzera. Prezipitazioak udaberri eta udazkenean izaten dira maizago.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fustiñanak klima mediterraniar kontinentala dauka, Ebro ibaiaren sakonuneko udalerri gehienek duten klima bera. Prezipitazioak urriak dira eta nahiz eta udaberri eta udazkenean ugariagoak diren, oro har, irregularrak dira urte osoan zehar. Urteko batez besteko tenperatura 14 eta 15 gradu artekoa eta prezipitazioak 400 eta 450mm bitartekoak dira. Urteko egun euritsuak 50-60 inguru dira. Bardeak udalerriaren iparraldean daude eta bertan da klimarik gogorrena (lehorrena eta beroena).

Jatorrizko landaredia ia erabat desagertu da baina oraindik ere makaldi eta landatutako pinudiren bat ikus daiteke. Zuhaitz horiek dena den, udalerriaren azaleraren % 0,6an baino ez daude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historialarien ustez, erromatarren garaian "Viña Faustiniana" izeneko udalerri bat izan zen. 1119an Alfonso Borrokalariak herria eta eskualde guztia berkonkistatu zuen, musulmanak Nafarroatik kanporatuz. 1142. urtean Gartzia Ramirez erregeak, herria Jerusalengo San Joanen Ospitalarien ordenari eman zion, eta hauek hegalpearen egoitza izendatu zuten 1189an. Mende bat beranduago, 1275ean Corbaran Gili saldu zioten, baina berriz ere orden erlijiosoaren eskuetan geratu zen Fustiñanako jaurerria, Evreuxko Felipe III.a erregeak berretsitako dokumentuaren bidez.

XIX. mendearen erdialdean burututako erreforma administratiboaren ondotik, Fustiñana jaurerri izateari utzi, eta udalerri independente bihurtu zen. Ordura arte, herria Jerusalengo Ospitalarien ordenak izendaturiko alkate batek zuzendu zuen. XIX. mendearen hasieran herrian 2.500 abelburu zeuden, eta mende berdinaren erdialdean, nesken eta mutilen eskola bana zegoen. Nesken eskolan 20 neskek ikasten zuten, eta mutilenean, 40 mutil.

XIX. mendearen amaieran uruna ekoizten zuen errota, eta gesal lantegia zeuden herrian. XVI. mendean ospitalea egon zen Fustiñanan. Erregeak Bardeetako ustiaketan aritzeko baimena eman zion herriari eta ordutik ganaduaren eta herriko lur komunalen aprobetxamendurako erabili izan da baimen hori. Nafarroako herri askotan bezala, erlijiosoek gobernatu zuten herria XIX. mendera arte.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fustiñanako ekonomiaren ardatza nekazaritza da, lehorreko eta erregadioko laborantza. Lehen sektoren biztanleriaren erdia baino gehiago aritzen da, eta industria eta zerbitzuetan gainontzeko fustiñanarrak. Landatutako lurren %18 erregadioko lurrak dira eta gainontzeko %82a lehorreko lurrak. Erregadioko Lurrak Tausteko ubideari esker ureztatzen dira eta zainzuriak, piperrak, tipulak eta tomateak landatzeko erabiltzen dira. Lehorreko lurretan, zerealak landatzen dira.

1912ko martxoaren 19an Nafarroako nekazal aurrezki kutxak sustaturiko koperatiba sortu zen, 1958ko otsailaren 15ean Nekazarien koperatiba berria, eta 1974ko ekainaren 19an San Isidro Nekazariaren koperatiba sortu ziren. Lur amankomunek 3.111 hektarea hartzen dituzte (erroldatutako laborantza lurren %46,5). Gehienak sekain lurrak dira.

Bardeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrez gain, herriaren inguruetan Bardeetan duela mende askotatik fustiñanar guztientzako herri-lurrak kokatzen dira. Bardeek izan duten garrantziaren adierazgarri, Erdi Aroan Fustiñanak sorturiko elkartea dugu. Fustiñanak, Cabanillas, Tutera, Cortes, Buñuel, Carcastillo, Melida, Kaparroso, Alesbes, Cadreita, Valtierra, Arguedas, Santakara, Martzilla, Faltzes, Azkoien, Funes, Milagro, Corella, Olibako monasterioa, eta Erronkariko ibarra eta Zaraitzuko ibarrekin batera, Nafarroako Bardeetako elkartea osatu zuen. Bardeetako lur komunak nekazaritzarako erabiltzeko asmoaz.

Parke eolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Fustiñanako mugen barruan, Nafarroako gobernuak eraikitako "La Bandera" izeneko parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 30,80 megawattekoa da, eta parkearen jabea Nafarroako gobernua da gaur egun.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1860an herrian 1.010 biztanle zeuden, eta mende bat geroago kopuru hori bikoiztu egin zen, 1950eko erroldaren arabera 2.559 bizi baitziren herrian. Biztanle gehienak herrigunean bizi ziren arren, XX. mendearen hasieran, baziren oraindik etxebizitzak Torre de Leoz, Arrabal Antiguo, El Espartal, Campo del Fraile eta El Ginestarren. XX. mendearen bigarren erdialdean biztanleak galtzen hasi zen herria eta 2.300 inguru izatera iritsi zen 1991ean. Ordutik berriro hazi zen biztanleria eta 2011n 2.550 biztanle zituen herriak.


Fustiñanako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 289 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 11,29 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an bezala, 2007an UPN alderdiko Juan Antonio Sola Pradilla aukeratu zuten alkate. Udaleko hamaika zinegotzietatik sei lortu zituen eta hortaz gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 13 izan ziren (emandako guztien %0,76) eta 19 boto zuri izan ziren (botoen %1,11). Abstentzioa %16,11koa izan zen.

2011n alderdi berberak aurkeztu ziren eta haien arteko diferentzia areagotu egin zen (UPNk 7 zinegotzi-PSNk 4). Botoetan biek egin zuten behera.

Alderdi politikoa 2011 2007
Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)  %58,33 7  %56,77 6
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN)  %38,41 4  %42,11 5

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011 Juan Antonio Sola Pradilla (UPN)
2007 Juan Antonio Sola Pradilla (UPN)
2003 Juan Antonio Sola Pradilla (UPN)

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea 1686an eraiki zen Manuel Ponton arkitektoaren diseinuaren arabera. Eraikinak erabilera asko ditu (bake auzitegia esaterako) eta adreiluzko fatxada dauka. Herriaren hazkundea dela eta, 1981ean handitu behar izan zuten, inguruko eraikinak jatorrizko egiturari gehituz. Horrez gain, XX. mendearen amaieran, berritze lanak egin ziren Nafarroako gobernuaren diru-laguntzari esker (berritze lanetan gastatutako 60 milioi pezetetatik Nafarroako gobernuak bi heren ordaindu zituen).

Udalak alkatea eta hamar zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Foruen Plaza 1

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condaren Tutera eta Zaragoza bitarteko autobus lineak lau zerbitzu dauzka egunean. Ibilbidea, honakoa da:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Fustiñana eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,48k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fustiñanako jaiak abuztuaren 5etik abuztuaren 12ra ospatzen dira Justo eta Pastor santuen omenez. Antolaturiko ekitaldien artean, santuen prozesioak, kontzertuak, herri bazkariak eta bigantxa entzierroak daude.

Horrez gain, azaroko hirugarren igandean, Peñako Ama Birjinaren eguna antolatzen da. Larunbat eta igandean, su handi bat egiten da udaletxearen aurreko plazan, eta udaletxeko balkoietatik ehundaka intxaur jaurtitzen zaizkie plazan dauden herritarrei. Bitartean, plazan ardoa banatzen da herriko biztanleen artean.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jasokundearen eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz eliza erromanikoa izan zen, baina jatorrizko eliza horretatik ezer gutxi kontserbatzen da gaur egun. Eraikinaren nabea handitu eta kaperak eraiki ziren nabearen alboetan. Eliza, plaza handi baten erdialdean dago eta berez Justo eta Pastor santuak omentzen zituen. Jatorrizko eliza Jerusalengo San Joanen ordenak eraiki zuen XII. mendean.

XVI. mendean eliza Errege Katolikoen estiloa erabilita handitu zen, handitze hori da gaur egun ikus daitekeen eliza. Bi zatitan banaturiko nabe bakarra, poligono itxurako aurrealdea, izardun gangez estalia. 1842an Peñako Ama Birjinaren kapera eraiki zuen Villafranca arkitektoak estilo gotiko berantiarrean. Kapera horrek, antzinako eliza sanjoandarraren sarrera erabili zuen.

Erretaula nagusia, estilo platereskokoa da, eta margoak Pietro Morone italiarrak eta Tuterako Juan Monzonek egin zituzten 1561ean.

Baselizak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Santa luzia baseliza.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fustiñana Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa