José Brunet Bermingham

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Brunet Bermingham
Brunet-jose-l-92.jpg
Bizitza
JaiotzaDonostia1836ko abuztuaren 15a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1891ko apirilaren 16a (54/55 urte)
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua, argazkilaria eta politikaria

José Brunet Bermingham (Donostia, 1836ko abuztuaren 15a - ib., 1891ko apirilaren 16a) argazkilari eta enpresaburu donostiarra izan zen, 19. mendeko Gipuzkoako industrialista eta burges ezagun bat. Donostian ezarritako familia katalan baten oinordeko izan zen, eta hainbat enpresatan izan zen sustatzaile, nagusi edo jabe, besteak beste Donostiako Tranbiaren Konpainia, edo La Esperanza papertegia. Argazkilaritzarako afizioa izan zuen eta bere argazkiak Gipuzkoako 19. mendeko argazki historiko bakanetan nabarmentzen dira[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia aberats eta boteretsuan jaio zen José. Aita eta aitona Donostiako alkate izanak ziren, eta bera zinegotzi ere izan zen zenbait alditan. Maria Magdalena Goitia Ostolaza ordiziarrarekin ezkondu zen, hau Domingo Goitia Sarriegi Goierriko industrialistaren alaba zelarik, eta aitaginarraberakin negoioetan jardun zuen, Ordiziako Goitia y Cia enpresan adibidez[2]. Zenbait semealaba izan zituzten, eta Jose Brunetek familia sarri erretratatu zuen. Ubaldo semeak argazkilaritzako tradizioa jarraitu zuen[3].

Argazkilari gisa atera zituen argazkietan batez ere nabarmentzen da Donostiako 19. mendeko azken laurdeneko transformazioa, nola handitu zen hiria harresiak eraitsi ondoren, eta Kontxako badiak izan zuen garapena. Gipuzkoako herrietan zehar egindako argazkiak ere testigantza bakana dira mende hartakoak. Bruneten mila inguru beirazko plaka eta paperezko argazki gorde dira, 1865. eta 1891. urteen artekoak, gehieneak kolodioi hezetan eya gelatinobromurotan bustitako negatiboak[1]. Birbibiloba baten jabetzara iritsi zen fondo hori 20. mendean, Joaquín Mencos Doussinague markes espainiarrarengana, eta honek Nafarroako Errege Artxibo Nagusiari eskaini zizkion fondoak[3].

21. mendean zenbait erakusketa egin dira irudiekin[2][4], baina fondoen digitalizaziorik ez dago ikusgai sarean. Guztiarekin, argazkien erreprodukzioak egitea zilegi da 21. mendean, copyright eskubideetatik aske baitaude 19. mendean hildako argazkilari batenak baitira.

Bruneten argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lanaren adibide batzuk.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Brunet, José» Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea (Noiz kontsultatua: 2022-09-18).
  2. a b Argazkiekin iraganera. Goiberri (Noiz kontsultatua: 2022-09-18).
  3. a b «AURRERA EGINEZ. ETORKIZUNARI BEGIRA XIX. MENDETIK» gipuzkoa (Koldo Mitxelena Kulturunea) (Noiz kontsultatua: 2022-09-18).
  4. «Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik» kmk.gipuzkoakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]