José Oneto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
José Oneto
(Oneto) Leopoldo Calvo Sotelo conversa con el periodista José Oneto. Pool Moncloa. 17 de diciembre de 1981 (cropped).jpeg
Bizitza
Izen osoa José Manuel Oneto Revuelta
Jaiotza San Fernando1942ko martxoaren 14a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Donostia2019ko urriaren 7a (77 urte)
Heriotza modua : Septizemia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria
Jasotako sariak

José Manuel Oneto Revuelta, kazetari gisa izenpetzen José Oneto eta Pepe Oneto bezala ere ezaguna (San Fernando, 1942ko martxoaren 14a - Donostia, 2019ko urriaren 7a) kazetari eta idazle espainiarra izan zen.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetaritzako titulua lortu ondoren, bere jarduera profesionala Diario Madrid egunkarian hasi zuen hura erregimen frankistaren aginduz 1971n itxi zuten arte. Trantsizio garaian France-Presse eta Colpisa agentzietan sartu zen. Azken horren bidez, hainbat egunkarik argitaratu zituzten bere kronika politikoak, tartean La Vanguardiak eta horrela analista politiko gisa ospea eraiki zuen[1].

1974an Cambio 16 aldizkarian hasi zen, informazio politiko eta ekonomikoari buruz idazten. 1975ean argitalpen zuzendariorde izendatu zuten eta handik gutxira zuzendari. Garai hartan aldizkari politikoa trantsizioko zurrunbuki informatiboaren ardatzetako bat bihurtu zen, milioi erdi ale saltzera iritsi baitzen. Cambio 16ren inguruan sortuta Grupo 16ko zuzendari nagusi ere izendatu zuten Oneto.

1986an Zeta taldean sartu zen eta Tiempo aldizkaria zuzentzen hasi zen. 1996. arte mantendu zuen erantzukizuna. Aldizkari politikoen Espainiako eragin-garaia itzali zen aldi berean, Tiempo izanik eragina izan zuen azkenetakoa.

Antena 3 Telebistako albistegietako zuzendaria izan zen 1996 eta 1998 artean. 2000. urtean, eta berriro 2016an, Madrilgo Telemadrideko erakunde publikoko administrazio kontseiluko kide izendatu zuten.

2019ko abuztuan, Donostian oporretan zegoela, apendizitis bategatik sartu zuten hiriko ospitale batean, baina okerrera egin zuen gaitzak, peritonitisa bilakatu baizitzaion, eta azkenik septizemia, urrian hil zelarik[2].

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Detrás de ti
  • Arias entre dos crisis 1973-1975, 1975
  • Cien días en la muerte de Francisco Franco, 1975
  • José María de Areilza, 1977
  • Los últimos días de un Presidente: de la dimisión al golpe de Estado, 1981
  • La noche de Tejero, 1981
  • ¿Adónde va Felipe?, 1983
  • Comando Madrid, 1984
  • El secuestro del Cambio, 1984
  • Anatomía de un cambio de régimen, 1985
  • La verdad sobre el caso Tejero: el proceso del siglo, 1985
  • Veinte años que cambiaron España, 1999
  • Cien días que cambiaron España, 2005
  • 23-F. La historia no contada, 2006

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Orozco, Román (2019-10-08) «Muere el periodista Pepe Oneto a los 77 años» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-10-14.
  2. (Gaztelaniaz) «Muere el periodista Pepe Oneto a los 77 años» abc 2019-10-07 . Noiz kontsultatua: 2019-10-14.