José Orueta
José Orueta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1866ko maiatzaren 10a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Mungia, 1934 (67/68 urte) |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, finantzaria eta idazlea |
Kidetza | Kurding Club Bilboko Elkarte Filarmonikoa Eusko Ikaskuntza |
José de Orueta Pérez de Nenín (Bilbo, 1866ko maiatzaren 10a - Orueta, Mungia, 1934) bizkaitar politikaria, finantza-gizona eta idazlea izan zen. Zuzenbideko ikasketak egin zituen arren, industria-jardueraz eta ekonomiaz arduratu zen, batez ere. Enpresa garrantzitsuetako zuzendaria izan zen Bizkaian eta Gipuzkoan (Zorrotzako lantegiak, Sociedad Española de Construcciones Metálicas, Beasaingo tren-bagoien fabrika, Errenteriako Altzairugintza), eta Liga de Productores Vizcaína elkarteko kide izan zen. Orueta diputatu hautatu zuten Tolosan, liberalen alderditik, 1905, 1915 eta 1923. urteetan, eta lan gaitza egin zuen zerga-erreformaren eta Kontzertu Ekonomikoaren inguruan. 1919. urtean, Estatutua erredaktatu behar zuen Legebiltzarretik kanpoko Batzordeko kide izan zen, eta Eusko Ikaskuntzako Autonomia Batzordeko kide. Bilboko Elkarte Filarmonikoa elkartea sortu zuen beste lagun batzuekin batera, eta bertako Batzorde Iraunkorreko kide izan zen Arte sailean (1918-1922). Eusko Ikaskuntzako Elkarteko lehendakariorde izan zen bestalde, 1930-1934 urteetan. RIEV agerkarian idatzi zituen lan aipagarrienak.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ante el problema regionalista. El País Vasco. Consideraciones (1907)
- Las industrias metálicas de Guipúzcoa (1916)
- Impresiones de la vida provincial en Guipúzcoa (1919)
- Memorias de un bilbaíno, 1870 a 1900 (1929 eta 1952)
- Fueros y Autonomía. Proceso del Estatuto Vasco (1934)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.