Jose Alberto Pradera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jose Alberto Pradera
Bizitza
Jaiotza Gernika-Lumo1951ko otsailaren 5a (68 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak enpresaburua eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

Jose Alberto Pradera Jauregi (Gernika, Bizkaia, 1951ko otsailaren 5a[1]) euskal enpresaburu politikari jeltzalea bat da. 1977a ezkeroztik EAJko kide da. Errepide-Ingenieritza karrera amaitu eta 1977-1987 bitartean Eusko Trenbideak garraio erakundeko zuzendaria izan zen.

1979ko apirilaren 3a eta 1983ko maiatzaren 8ko hauteskundeetan EAJrekin Bizkaiko Batzar Nagusietako aldun hautatua izan zen, Busturialdea-Markina ordezkatuz. Aldiz, 1987-1995 artean Bizkaiko Aldun Nagusia izan zen.

2004an Athletic Clubeko presidentetzarako hautagai gisa aurkeztu zen.[2] Gaur egun Gernika Rugby Taldeko presidentea da.[3]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]