Jose Maria Gorroño
Jose Maria Gorroño | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gernika-Lumo, 1953 (67/68 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Lantokia(k) | Gernika-Lumo |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alkartasuna |
Jose Maria Gorroño Etxebarrieta (Gernika, Bizkaia, 1953) euskal herritar politikaria eta Gernikako alkatea da.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Errigoitin jaio zen eta industria ingenieri ikasketak egin zituen. Bost anaietatik zaharrena da. Alkatetzara ailegatu baino lehen maisu lanetan jardun zuen.
2007a baino lehen, hainbat legegintzalditan Eusko Alkartasunako alkategai izan zen nahiz eta lehen indarra izatea ez lortu. Urte horietan bai oposizioan eta bai gobernuan (EAJrekin) aritu izan zen.
2007ko udal hauteskundeetan Eusko Alkartasuna alderdiak irabazi zituen hauteskundeak eta Eusko Abertzale Ekintzaren babesarekin gobernua osatu eta alkatetzara ailegatu zen.
2011ko udal hauteskundeetan Bildu koalizioan aurkeztu ziren Eusko Alkartasuna eta Ezker Abertzalea, eta Gernika-Lumon gehiengo osoa eskuratu zuten, botoen % 62,76 jasota.
2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetara Euzko Abertzaleak (EA-NV) izeneko zerrenda independente batean aurkezteko asmoa agertu zuen, eta martxoaren 17an EAJrekin koalizioan aurkezteko akordioa publiko egin zuen. Koalizioak 11 zinegotzi lortu zituen 2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetan, eta alkatetza lortu zuen. 2019ko Udal hauteskundeetara ere aurkeztu zen koalizio berberetik, eta zinegotzi bat galdu bazuen ere, berriro alkatetza erdietsi zuen 10 zinegotziekin.
2011ko hauteskundeen emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alderdia | Bozkak | % | Zinegotziak |
---|---|---|---|
Bildu | 5.901 | % 62,76 | 12 |
EAJ-PNV | 2.320 | % 24,68 | 5 |
PSE-EE | 389 | % 4,14 | 0 |
PP | 323 | % 3,44 | 0 |
Aralar | 280 | % 2,98 | 0 |
EB-B | 81 | % 0,86 | 0 |
2015ko hauteskundeen emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alderdia | Bozkak | % | Zinegotziak |
---|---|---|---|
EA-NV/EAJ-PNV | 4.950 | % 57,5 | 11 |
EH Bildu | 2.891 | % 33,59 | 6 |
PSE-EE | 357 | % 4,15 | 0 |
PP | 175 | % 2,03 | 0 |
2019ko hauteskundeen emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alderdia | Bozkak | % | Zinegotziak |
---|---|---|---|
EA-NV/EAJ-PNV | 5.026 | % 56,43 | 10 |
EH Bildu | 3.316 | % 37,23 | 7 |
PSE-EE | 446 | % 5,01 | 0 |
PP | 118 | % 1,32 | 0 |