Errigoiti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Errigoiti
 Bizkaia, Euskal Herria
Erregoiti baserri.JPG
Errigoitiko baserria.
Errigoitiko bandera

Errigoitiko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Busturialde
Izen ofiziala Errigoitiko udal ikurrina.svg Errigoiti
Alkatea Aintzane Arrien Orbe Euskal Herria Bildu.PNG
Posta kodea 48309
INE kodea 48079
Herritarra errigoitiarra
Kokapena
Koordenatuak 43° 19′ 12″ N, 2° 43′ 26″ W / 43.32°N,2.7238888888889°W / 43.32; -2.7238888888889Koordenatuak: 43° 19′ 12″ N, 2° 43′ 26″ W / 43.32°N,2.7238888888889°W / 43.32; -2.7238888888889
Errigoiti hemen kokatua: Bizkaia
Errigoiti
Errigoiti
Errigoiti (Bizkaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 16,42 km2
Distantzia 29 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 490 biztanle (2015) — (Red Arrow Down.svg -17)
% 55,23 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 44,77
Dentsitatea 29,84 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 6,61
Zahartze tasa[1] % 23,33
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 66,04
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 76,06 (2011)
Genero desoreka[1] % 5,61 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 6,79 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 80,6 (2010)
Euskararen erabilera % 57,4 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1376. urtea
Webgunea http://www.errigoiti.net

Errigoiti Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Busturialdeko eskualdekoa. 490 biztanle zituen 2015. urtean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Busturialdeko herria da, Bizkaiko ipar-ekialdean kokatzen da Bilbotik 29 kilometrora eta Gernika eta Mungiako herrien artean. Herriak Busturiarekin egiten du muga iparraldean, Gernika, Murueta eta Foruarekin ekialdean, Muxikarekin hegoaldean, eta Arrieta eta Morgarekin mendebaldean.

Errigoitik honako auzoak ditu: Atxika-Errekalde, Eleizalde-Olabarri (elizatearen jatorrizko gunea), Metxika, eta Uriko auzoa, gaur egun Errigoitiko auzo garrantzitsuena dena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo Errigoitiren jatorria Erdi Aroko Idoibaltzagako Andra Mari elizatean dago. 1376. urtean Mungia eta Gernika bitarteko, hau da Butroe eta Oka ibaien arteko bidea babesteko asmoarekin, Gaztelako Juanek lur eremu handiak eman zizkien Idoibalzagako Andra Mariko biztanleei. Horrez gain, Logroñoko foruaren arabera antolatzeko eskubidea eman zien, horrela, Errigoitiko hiribildua sortuz.

Jatorrizko herritik 500 bat metrora, (gaur egungo Eleizalde auzoan) beste etxegune txiki bat sortu zen, Erdi Aroko herri tipikoaren ereduaren arabera antolaturik. Hiribildua izan arren, herri txikia izan da beti.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errigoitiko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errigoitiko udaletxea.

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko udal hauteskundeen emaitzen ondorioz, Euskal Herria Bildu koalizioko Aintzane Arrien hautatu zuten alkate.

Errigoitiko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
EH Bildu
4 / 7
194 (% 54,04)
2 / 7
138 (% 32,94)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 7
155 (% 43,18)
4 / 7
196 (% 46,78)
SOS Errigoiti
1 / 7
82 (% 19,57)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2007ko hauteskundeen emaitzak hauek izan ziren:

Errigoitiko Udala 2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
EAJ 234 5
SOS Errigoiti 108 2
PP 1 0

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errigoitiko jaiak ekainaren erdialdean ospatzen dira San Antonioren omenez.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idoibaltzagako Andra Mari eliza
  • Idoibaltzagako Andra Mari eliza: XVI. mendean eraikitako eliza da. Elizarekin batera baseliza, kanposantua eta abadearen etxea daude. Egitura Errigoitiko jatorrizko herrigunetik kanpo eraiki zen. XIX. mendean birmoldaketa sakona egin zen, Martin Etxabururen gidaritzapean.

Errigoitiar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Martin Orbe (1934-), apaiza, Udako Euskal Unibertsitateko zuzendari ohia.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Errigoiti Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa


  1. a b c d e f (Euskaraz)  Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .