Edukira joan

Jose Martin Martinikorena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martinikorena
Izen osoa: Jose Martin Martinikorena
Jaiotza data: 1954ko martxoaren 26a
(70 urte)
Jaioterria: Nafarroako Foru Erkidegoa Errazkin, Nafarroa Garaia (
Euskal Herria)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: erretiratua
Postua: atzelaria
Debutatze data: 1973ko abenduaren 3a

Jose Martin Martinikorena, pilota arloan Martinikorena deituraz ezaguna (Errazkin, Nafarroa Garaia, 1954ko martxoaren 26a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen. Profesionaletan 1973an debutatu zuen. Hainbat titulu lortu zituen, horietan nabarmenenak 1985 eta 1986ko Binakako Txapelketa Nagusiak, Bergara II.a bikote zuela; bai eta lehiaketa berean 1981 eta 1988an lortutako txapeldunordetzak ere.

Binakako finalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Tantoak Pilotalekua
1980-81 García Ariño IV.a - Maiz II.a Bergara II.a - Martinikorena 22-13 Anoeta
1984-85 Bergara II.a - Martinikorena Oreja III.a - Galarza III.a 22-18 Anoeta
1985-86 Bergara II.a - Martinikorena Alustiza - Tolosa 22-15 Anoeta
1987-88 Retegi II.a - Errandonea Ladutxe - Martinikorena 22-16 Anoeta