Martin Alustiza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alustiza
Izen osoa: Martin Alustiza Gereñu
Jaiotza data: 1961eko abenduaren 18a (57 urte)
Jaioterria: Segura, Gipuzkoa
( EH)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Postua: aurrelaria
Debutatze data: 1980eko uztailaren 19a
Debutatze pilotalekua: Bergarako pilotalekua
Erretiratze data: 2007ko maiatzaren 14a
Erretiratze pilotalekua: Zamora

Martin Alustiza Gereñu, pilota arloan Alustiza deituraz ezaguna (Segura, Gipuzkoa, 1961eko abenduaren 18a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Empresas Unidas, Asegarce eta Frontis enpresentzat jokatu zuen, aurrelari.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Profesional mailan 1980ko uztailaren 19an debutatu zuen, Empresas Unidas enpresarekin, Bergaran. Pixkanaka-pixkanaka bere lekua egiten hasi zen, eta azkenean bere lehenbiziko titulua bereganatu zuen: 1984ko Bigarren Mailako Esku Huskako Pilota Txapelketa, finalean Urrari irabazita.

Ordudanik Lehen Mailako pilotarien taldera iragan zen, eta han titulu handi bat bereganatu zuen: 1993ko Esku Huskako Binakako Txapelketa Nagusia, Maiz II.a bikote zuela. Era berean, 1986ko, 1987ko eta 2001eko finalak ere jokatu zituen.

Bere gaitasun handienak segurtasuna eta kantxan ondo kokatzea ziren. Bi ezaugarri horiei esker, garai hartako profesional mailako pilotarien artean defentsarik onenetakoa izan zuten; beraz, menperatzeko oso aurkari latza zen. Gainera, erremate errepertorio zabala zuen.

1992an Asegarce enpresara igaro zen, eta haiekin aritu zen 2003 arte. Bere ibilbide profesionala Frontis enpresan amaitu zuen, eta 2007an ASPE enpresak intendente lanetarako kontratatu zuen.

Esku Huskako Binakako Txapelketa Nagusiko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Tantuak Pilotalekua
1985-86 Bergara II.a - Martinikorena Alustiza - Tolosa 22-15 Anoeta
1986-87 Ladutxe - Tolosa Alustiza - Galarza III.a 22-14 Anoeta
1992-93 (1) Alustiza - Maiz II.a Titin III.a - Arretxe 22-20 Ogeta
2001 Olaizola I.a - Goñi III.a Alustiza - Beloki 22-13 Atano III.a

(1) 1992-93ko denboraldian Unidas-Reur eta Asegarce esku pilotako enpresen desadostasunen ondorioz bi txapelketa ospatu ziren.

Esku pilotako 2. Mailako finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tantoak Pilotalekua
1983 Esnaola Alustiza 22-07 Anoeta
1984 Alustiza Urra 22-08 Anoeta