Jose Tasende
Jose Tasende | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1932 (91/92 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | galerista eta pilotaria |
Izengoitia(k) | Nervión |
Jose Tasende, Jose Maria Diaz Tasende ofizialki, Nervion ezizenez ere ezaguna, (Bilbo, Bizkaia, 1932) pilotaria eta arte galerista da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erbestea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerra zibila amaitutakoan, 13 urte zituela, Bilbo utzi eta amarekin Mexikon erbesteratu behar izan zuen. Bidaia, Magallanes izeneko itsasontzian egin zuten. Bidaia horretako bidaiaria zen baita ere Placido Domingo[1]. Hasiera baten Mexikoko Guadalajaran bizi izan ziren[2].
Pilotari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nerabezaroan Acapulcoko Palm Beach pilotalekuan Nervion ezizenarekin aritu zen pilotari modura lanean.
Galerista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1965 urtean, pilotari izateari utzi eta arte galeria txiki bat ireki zuen Acapulcon Teddy Stauffer-ekin batera[2].
1973 urtean, San Diegoko La Jollan AEBtako arte galeria garrantzitsunetako bat dena ireki zuen, Tasende Gallery izenekoa. Besteak beste, Eduardo Chillida, Henry Moore, Isomo Naguchi, Roberto Matta, Marino Marini, Linn Chadwick, Giacomo Manzo, José Luis Cuevas, Mark di Subero eta Andrés Nagelen obrak ditu.
2015 urtean Bilboko Arte Ederren Museoari, dohaintzan, 34 artelan eman zizkion[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Intxausti, Aurora. (1988-05-08). «José Tasende» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- ↑ a b «Elkarrizketa» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Bellas Artes se abre al 'arte absurdo' del vasco Andrés Nagel» ELMUNDO 2015-09-25 (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).