Edukira joan

Joseba Errekalde Lekuona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseba Errekalde» orritik birbideratua)
Joseba Errekalde Lekuona

Bizitza
JaiotzaOiartzun1963ko apirilaren 10a (61 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktibista eta HIV/AIDS activist (en) Itzuli
KidetzaGehitu
Harribeltza

Joseba Errekalde Lekuona (Oiartzun, 1963eko apirilaren 10a), LGBT komunitatearen eta GIB/hiesdunen eskubideen aldeko ekintzaile euskalduna da; besteak beste Gehitu[1] eta Harribeltza elkarteen sortzaile, bultzatzaile eta militante[2].

Ugaldetxo auzoko Garro baserrian sortua, ostalaritzan lan egin izan du profesionalki. 1990eko hamarkadan, GIB seropositiboa zela jakinik, GIBdunen, hiesa zuten gaixoen, eta ingurukoen aldeko ekintzailetzan inplikatu zen, besteak beste erakundeek talde hau artatzeko orduan hutsune handiak zituela ikusirik. Hurbileko inguruan mugituz, Oiartzunen Harribeltza elkartea sortzen lagundu zuen[3].

HIESak eragindako ixiltasun eta klandestinitateari aurre egitea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Josebak HIESaren lehenengo berri 1983 edo 1984koa du, denborak aurrera eginda konturatu baizen Donostian euren tartetik desagertutako ezagun bat horren ondorioz hila izango zela. Ez zen deus zabaldu eta urte asko gerora ere modu beretsuan jarraitu zuen HIESaren gaiak. 1985eko apirilaren 25ean jakitera eman zen, HIESak Euskal Herrian eragindako lehen heriotza, berez bigarrena izan zena. Baina hain zen errealitate ezkutua urte luzez jarraitu zuela tabu izaten.

Aldiz Estatu Batuetako egoera zeharo desberdina zen eta hori ezagutu zuen Josebak bertan bizitu zen garaian (1986-1992). Batzar irekiak eta anitzak egiten ziren, eta militantzia oso garatua zegoen, AIDS Treatment Acces Program (ATAP) edo Gay Men's Health Crisis (GMHC) taldeekin. Prebentzioa eta asistentzia bermatzea ziren horrelako taldeen helburu nagusiak eta gizarte mugimenduetatik beharrei erantzun bat eman ahal izateko saiakera egin zen.[4]

HIESaren kezka, Estatu Batuetan, gay komunitatearen kezka zen batez ere. Euskal Herrian, berriz, GIBaren (Giza Inmunoeskasiaren Birusa) zabaltzea gehienbat heroina kontsumitzen zutenen artean gertatu zen urte horietan. Edonola ere ezkutuan eta lotsez eramaten zen errealitate ezezagun eta iluna. Horren lekuko adibidez 1992eko gertaera: Bizkaiko eskola batetik haur bat kanporatu nahi izan zuten, ama HIESaren eraginez hil zelako. Hori zen egoera. Miresmenez gogoratzen du Errekladek nola Lakuako Gobernuak ez zuen onartu (Iñaki Azkuna zen Osasun arloko sailburua) eta erabaki ausarta izan zela iritzi dio. Testuinguru berean aipatzen du EHGAM edo Gehitu kolektiboei ere HIESaren ikurra borroka bezala hartzea asko kostatu izana.[4]

Joseba 1992ean bueltatu zen Euskal Herrira eta honela gogoratzen du egoera:

«Gaiaz hitz egitea zen helburua. Bueltatu nintzenean, gay komunitatean HIESari buruz hitz egin nahi nuenean, gaiaz ez aritzeko eskatzen zidaten. Ohartzen nintzen norbait ez zela gehiago agertzen, edo beste bat desagertzen zela, edo beste bat ez genuela berriz ikusten. Baina inork ez zuen gaiaz hitz egin nahi»

HIESaren Plana martxan jarri zuen Daniel Zulaikak eta haren arrimuan egindako lana nabarmentzen du:

«Denon artean, elkarteekin batera, aitzindariak izan ginen gauza askotan. Xiringak jaso eta berriak ematen ziren, aurpegia konpondu, erreprodukzioa... Estatuan ez ziren planteatu ere egiten. Gauzak lortzen genituen poliki poliki. Baina gure instituzioek, Zulaika desagertu zenetik, HIESa amortizatuta bezala daukate. Erronka berriak daude eta ez dituzte kontuan hartzen».

Oiartzungo Harribeltza elkartea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994an Harribeltza elkartea sortu zuten. Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan HIESaren Aurkako Elkarteak aritzen ziren garai horietan. Nafarroan Sare sortu zen, ikuspegi alternatiboago batetik. Bizkaian T-4 sortu zen, Josu Jon Unanueren bultzadarekin. Ildo horretatik sortu zen Harribeltza, «T-4»-ren estatutuak kopiatuta, hitzez hitz.[4]

Harribeltza elkartearen helburuetan dago: birusaren gaineko informazioa eta heziketa zabaldu, transmisio eta prebentzio arloetan, jarrera ez bereizkorrekin. Eta horretaz gain, birusak kaltetutako jendearen eta etxekoen behar emozionalei erantzuna ematen saiatu.[5]

Haurtzaro Ikastolaren lehen promozioko ikaslea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967an sortu zen Haurtzaro Ikastola eta Joseba lehen promozioko ikaslea izan zen beste hamabost ikaslerekin batera, tartean Sorkunde Lekuona. Arantxa Madariaga Iragorri eta Ines Olaziregi izan ziren lehen andereñoak. Hasiera batean, lokalez lokal ibili ziren gaur egungo eraikuntza egin bitarte. Hamalau urte arte ikasi zuen Oiartzungo ikastolan eta izan zituen irakasleen artean, besteak beste, Pilartxo Etxeberria Murua izan zuen Frantsesekoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Joseba Errekalde: "Prebentzio neurri eraginkorrenetako bat da tratamendua"» Gipuzkoako Hitza 2018-06-22 (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
  2. Iraola, Arantxa. ««Sexualitatea ondo bizi ez dugun heinean, beti gaizki ibiliko gara»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
  3. «ELKARTEA» HarriBeltza Hiesaren aurkako Elkartea (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
  4. a b c «HIESak eragindako lehen hildakotik «normaltasunera»» www.naiz.eus 2024-03-20 (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
  5. «HASIERA» HarriBeltza Hiesaren aurkako Elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).