Iñaki Azkuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Iñaki Azkuna
Inaki Azkuna 2005.jpg
alkate

Bizitza
Jaiotza Durango1943ko otsailaren 14a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bilbo2014ko martxoaren 20a (71 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: prostatako minbizia
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak medikua, politikaria eta kardiologoa
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

Iñaki Azkuna Urreta (Durango, Bizkaia, 1943 otsailaren 14a - Bilbo, Bizkaia, 2014ko martxoaren 20a) euskal herritar politikari jelkidea eta Bilboko alkatea izan zen.

Biografia laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Durangoko familia euskaldun batean jaioa izan arren, ez zekien euskaraz; Azkuna askotan kexatu zen frankismoaren eraginez galdu zuela ama hizkuntza, beste askok bezala.[1]

Medikuntza eta Kirurgia ikasi zuen Salamancako Unibertsitatean, eta lizentziatura 1966. urtean lortu. Bost urte geroago doktoretza amaitu zuen. 1973. urtetik aurrera, medikuntza fisiko eta erradiologiako irakasle izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Urte berean, Gurutzetako Ospitaleko mediku bihurtu zen.

1981ean Gurutzetako Ospitaleko lehendakari izendatu zuten. Eta bost urte beranduago, 1986. urtean Gurutzetako Ospitaleko erradiologiako zerbitzuaren buru. 1999tik Bilboko alkatea da. Bere agintaldiak, Bilboren berritzea indar gehiagorekin egin den urteekin bat egin du.

2012ko irailaren 14an, Azkunaren emaztea hil zen.[2] 2013ko urtarrilean, Munduko Alkate saria eman zion City Mayors Fundazioak, Bilbo eraldatzeagatik.[3]

2014ko otsailaren 22an, jatetxe batean otordua egiten ari zela kordea galdu zuen, eta ospitalera eraman zuten. Martxoaren 20an minbiziak hil zuen.[4]

Emaitzak udal hauteskundeetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko udala
Urtea botoak botoen %a zinegotziak
1999ko udal hauteskundeak 58.772 %31,48 9 (29tik)
2003ko udal hauteskundeak 82.176 %41,79 12 (29tik)
2007ko udal hauteskundeak 64.881 %41,90 13 (29tik)
2011ko udal hauteskundeak 74.376 %44,16 15 (29tik)

Kargu politikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondekorazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iñaki Azkuna Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Iñaki Azkuna


Aurrekoa
Jose Manuel Freire
Escudo del Pais Vasco.svg
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailburua

1991-1999
Ondorengoa
Gabriel Maria Inclan
Aurrekoa
Josu Ortuondo Larrea
Logo Bilbao.svg
Bilboko alkatea

1999-2014
Ondorengoa
Ibon Areso Mendiguren