Joseba Usabiaga
| Joseba Usabiaga | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Joseba Usabiaga Amondarain |
| Jaiotza | Tolosa, 1981eko urriaren 4a (45 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea eta zinema aktorea |
Joseba Usabiaga Amondarain (Tolosa, Gipuzkoa, 1981eko urriaren 4a[1]) aktorea da, ETB 1eko Goenkale telesailean Tximista pertsonaia jokatzeagatik ezaguna. Hamaika urtean aritu zen telesailean, 2001etik 2011 arte.
2008ko abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Begoña Bilbaok zuzendutako Ate joka antzezlanean parte hartu zuen, Gasteizko Principal antzokian.
Goenkalek 3-000 atal bete zituela eta, serieak izan zuen cameorik aipagarrienean hartu zuen parte, Iker Galartzarekin batera, Astiazaran eta Lamikiz, Errealeko eta Athleticeko lehendakariekin. Oihartzun handia izan zuen hedabideetan, Marca kirol egunkarian besteak beste; eta Espainiako albistegi askotan ere bai.
2015ean, bere lehen filma egin zuen, Pikadero, Donostiako Zinemaldian estreinatua.
2017an, Handia filma protagonizatu zuen: film horrek hamar goya irabazi zituen. Urte berean, martxan jarri zuen Gure Zirkua, Iker Galartzarekin eta beste kide batzuekin batera. 2017ko irailean Tolosan estreinaldiko emankizuna eman ondoren, Euskal Herrian barrena herriz herri ibili ziren.
2021ean, El vasco filma protagonizatu zuen, Eduardo Blancorekin batera.



2025ean, Ombuaren itzala filmean Pello Mari Otaño protagonistaren papera egin zuen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerkian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Poxpolo eta Mokolo pailazoak
| Urtea | Antzezlana | Idazlea | Euskaratzea | Antzerki taldea | Zuzendaria |
|---|---|---|---|---|---|
| 2017 | Ni ala zu | Joseba Usabiaga | Ttipia | Joseba Usabiaga | |
| 2013 | Pottola | Neil Labutte | Inma Infiesta | Txalo | Begoña Bilbao |
| 2012 | Hil arte bizi | Javier Veiga | Iker Galartza | Txalo | Begoña Bilbao |
| 2008 | Ate joka | Neil Simon (Ritxi Lizartza) | Txalo | Begoña Bilbao | |
| 2007 | Bota patsa | Iker Galartza | Txalo | Alex Ezkurdia | |
| 2005 | Erreleboa | Ernesto Caballero | Iker Galartza | Txalo | Begoña Bilbao |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El internado: Las Cumbres (2021)
- La línea invisible (2020)
- Goenkale (2001-2011)
Zirkua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gure Zirkua (2017-orain)
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tres 60 (2012)
- Pikadero (2015) Protagonista.
- Handia (2017) Protagonista.
- El silencio de la ciudad blanca (2019)
- Nora (2020)
- El vasco (2022) Protagonista.
- Ombuaren itzala (2025). Protagonista
- Maspalomas (2025)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Joseba Usabiaga
- ↑ «Joseba Usabiaga -- ganbila.eus» www.ganbila.eus.