Josefa Teixidor i Torres

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Josefa Teixidor i Torres
Ramon Casas - MNAC- Pepita Teixidor- 027303-D 006460.jpg
Bizitza
Izen osoa Josefa Teixidor i Torres
Jaiotza Bartzelona1865eko azaroaren 17a
Herrialdea  Katalunia
Heriotza 1914ko otsailaren 8a (48 urte)
Familia
Aita Jose Texidor Busquets
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Modest Teixidor i Torres Itzuli
Francisco Miralles Galup Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Influentziak Modest Teixidor i Torres Itzuli eta Francisco Miralles Galup Itzuli

Josefa Teixidor i Torres, Pepita Teixidor izenaz ezaguna (Bartzelona, 1865eko azaroaren 17a - 1914ko otsailaren 8a) katalan akuarelista eta margolaria izan zen, eta, gainera, olio-pintura ere landu zuen.[1].


Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pepita Teixidor Bartzelonan jaio zen 1865ean, familia aberats baten barruan, pintura maite zuen. Bere aitak, industria-ingeniariak, pinturan jardun zuen eta argi metalikoak fabrikatzen zituen negoziotik erretiratu zenean; bere enpresak Espainiako argiteria publikoaren instalazioan parte hartu zuen.

Modest eta Josep anaiek ere pintatzen zituzten eta lehen maisuak izan ziren Pepitarentzat, bere aitarekin eta Francesc Miralles margolariarekin batera. Bere hastapenetatik, nahiz eta bere anaia nagusiak erretratuak egiteko behin eta berriz esan, akuarela eta loreak margotzeari ekin zion, emakumezkoen generotzat hartuta orduan. Beste teknika batzuk ere erabili zituen, hala nola akuatua eta olio-pintura.

Gaixotasun larri baten ondorioz, Bartzelonan hil zen 1914an. Bere gorpuzkiak Montjuïceko hilerrian lurperatuak izan ziren.

Josefa Teixidor i Torres margolariaren erretratua

Josefaren erretratua, bere anaiak Modest Teixidorrek egina 1889 urtean, olio-pintura taula gainean. Kataluniako Arte_Museo Nazionalaren bilduman gordetzen da.

Lanak eta erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loreak ziren bere pasio nagusia, eta euskarri ugaritan margotu zituen. Bere lanak, oro har, tamaina ertainekoak ziren, eta batzuetan euskarri biribil edo obalatuak erabili zituen. Bere ohiko bezeroak garai hartako burgesia bartzelonarra osatzen zuen. Bere ospeak hiriaren mugak gainditu zituzten, eta Maria Kristina erreginak ere erosi zituen bere lanak.

Pinturaz gain, musika eta kantua ere lantzen ditu Pepita Teixidorrek. Gizonezko artistak baino erakusten ez zituzten galerietan bere lana erakutsi ahal izateko borrokatu ziren emakumeen taldeko kide izan zen. Talde honetan garai hartako beste margolari nabarmen batzuk izan ziren, Lluïsa Vidal, Visitación Ubach, Antonia Farreras eta Maria Luisa Güell kasu.

Bere talentuak eta ospeak Europako eta Amerikako hainbat hiritan erakustera eraman zuten. 1900eko Parisko Erakusketa Unibertsalean parte hartu zuen, eta hiri horretan Union des Femmes Peintres et Sculpteurseko ohorezko bazkide izendatu zuten, eta 1912an Union Internationale des Beaux Arts et Lettres elkarteko ohorezko bazkide.

Hainbat erakusketetan bere obra ikusgai jarri zuen, hala nola, 1900. urtean, Lluïsa Vidal, Antonia Farreras, Juan Soler eta Serafina Ferrerrekin batera, Bartzelonako Aparteko Arte Ederren XVI. erakusketan parte hartu zuen. Geroago, Bartzelonako Parés aretoan erakutsi zuen 1908an, 1914an eta 1916an. Madril, Paris eta Mexikoko Erakusketa Nazionaletan parte hartu zuen, eta 1910ean urrezko domina irabazi zuen Bruselako Erakusketa Nazionalean.

Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelona hirian monumentu bat izan zuen lehen emakumea izan zen. Emakume talde batek, Feminal aldizkariaren bitartez, hainbat ekimen burutu zituen bere oroimenean monumentu bat eraiki ahal izateko. Hortaz, garaiko hainbat artistaren 300 lan bildu zituzten, ongintzako tonbola bat egiteko. Manuel Fuxá i Leal eskultoreak marmol zuriko bustoa egin zuen. Eskulturak Pepita Teixidorren lanbidearen ezaugarriak, pintzel batzuk eta lore batzuk ditu. Monumentua Bartzelonako Ziudadelako parkean dago egun. [2]. Dolors Monserdà idazleak Ilargiaren gaua ipuin liburua eskaini zion, Lluïsa Vidal margolari modernistaren ilustrazioak zituena. Bere heriotzaren mendeurrena ospatzeko, 2014ko irailean Bartzelonako Emakumeen Historia Taldeak "Pepita Teixidor y su mundo" erakusketa antolatu zuen, eta izenburu bereko jardunaldia antolatu zuen margolari honen bizitza eta obra ezagutarazteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Katalanez)Maspoch, Mònica.- Galeria d'autors : ruta del modernisme, Barcelona. Barcelona: Institut del Paisatge Urbà i la Qualitat de Vida, 2008, orr. 203. ISBN 978-84-96696-02-0
  2. (Katalanez) RIUS, Nuria.- "La dona: "Subjecte" i "Objecte" de l'obra d'art" (PDF). Presentació de recursos didàctics elaborats amb llicències d'estudis retribuïdes. Educació artística. Generalitat de Catalunya. Departament d'Educació, 2005.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]