Joseph Merrick
Joseph Merrick | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Joseph Carey Merrick |
Jaiotza | Leicester, 1862ko abuztuaren 5a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Whitechapel, 1890eko apirilaren 11 (27 urte) |
Hobiratze lekua | City of London Cemetery and Crematorium (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista |
Izengoitia(k) | Elephant Man, Elephant man eta Sloní muž |
![]() ![]() |
Joseph Carey Merrick (1862ko abuztuaren 5a, Leicester, Leicestershire - 1890eko apirilaren 11a, Londres) ingeles hiritar bat izan zen. Ustez, Proteusen sindromea deritzon gaixotasunaren ondorioz ikaragarrizko gorputz desitxurapena jasan izan zuen, gaur egun arte ezagutzen den gaixotasun horren kasu larriena delarik. Elefante gizona ezizena ipini zioten, eta bere bizitzaldi gehiena erakustazoketan agertuz iragan beharra izan zuen.
Bere bizitzan aurrean jarri zaizkion oztopoek ez zuten atzera bota, aldiz, izaera jator eta prestuko gizona izan zen, gainera bere bizitzaren amaieraldera arte erakutsi ezin ahal izan zuen ohiko jendeak baino adimena handi eta zorrotzagoa zuela agertuarazi zuen. Bestalde, olerkiak ere idatzi izan zituen, haietako ospetsuena honako hau delarik:
« | Is true that my form is something odd, But blaming me is blaming God; If I could reach from pole to pole |
» |
Egia da nire itxura zeozer arraroa dela, Nik polo batetik bestera ailegatzea lortuko banuke |
Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1980. urtean David Lynch ingeles zinema zuzendariak John Merricken bizitzan oinarritutako The Elephant Man filma zinemaratu zuen, bertan John Hurt, Anthony Hopkins, Anne Bancroft, John Gielgud, Wendy Hiller, Michael Elphick, Hannah Gordon eta Freddie Jones aktoreek antzetu izan zutelarik.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Merrick ![]() |
- Joseph Merrick ingelesaren omenezko orrialdea (Ingelesez)