LeicesterIngalaterrako erdialdean dagoen hiria da, herrialde osoko hamargarren handiena dena.
Leicestershireko konderriko hiriburua da eta Mendebaldeko Midlands eskualdean, Soar ibaiaren ertzean, Nottingham hiriaren hegoaldean. Hiriak 288.000 biztanle inguru zituen 2005ean. Oso industriagune garrantzitsua da: ehungintza, mekanika industria, burdinbiderako gaiak, makineria, zapatagintza.
Aipagarri dira erromatarren garaiko harresiak (Jewry Wall), XII. mendeko abade etxea, VII. mendeko San Nikolas eliza erromaniko-gotikoa eta XII. mendeko St Mary de Castro eliza.
Erromatarren garaian sortutako hiria da (Ratæ Coritano) eta danimarkarrek konkistatu ondoren Danimarkaren mende gelditu zen. Hiria izugarri hazi zen XVIII-XIX. mendean zehar ehungintzari esker.