José Agustín Arrieta
José Agustín Arrieta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chiautempan (udalerria), 1803ko abuztuaren 29a |
Herrialdea | Mexiko |
Heriotza | Puebla, 1874ko abenduaren 22a (71 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
José Agustín Arrieta (Santa Ana Chiautempan, Intendencia de Puebla, gaur egun Tlaxcala, Mexiko, 1803ko abuztuaren 29a - Puebla, Mexiko, 1874ko abenduaren 22a) mexikar margolaria izan zen. Bere lan gehienak izadi hilak izan ziren, eta horiekin elikadura nazionaleko ohiko jakiak irudikatu zituen[1][2]. Pueblako museo batek bere izena darama[3].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal jatorriko Tomás Arrietaren eta Rita María Fernándezen semea, gaztetatik Pueblako hirira lekualdatu ziren, eta bertan egon zen bizitza osoan. Baieztapen honen froga dokumental gutxi daude, 1826ko abuztuaren 29an María Nicolasa Lorenzana Varelarekin izandako ezkontza-agiria eta San Carloseko Arte Ederretako Akademiaren lehiaketetan parte hartzea erakusten duten dokumentuak izan ezik. Akademiako kide izan arren, bere tailer propioa ezartzea erabaki zuen, non Pueblako bezero elitisten gusturako ulergaitzak ziren gaiak eta generoak margotzen hasi zen, hauengandik bere lanengatik soilik kopuru apalak jasotzen zituelarik.
Agustin Arrieta mugimendu independentistek markatutako garai batean jaio zen, kostunbrismoaren zentzua duten bere lanetan islatu zena, non kale eta etxalde mexikarrak erretratatzen dituen, Mexiko osatzen zutenak: mestizoa, askotarikoa eta iseka-zalea.
Arrieta Akademian ikasitako marrazketa, konposizio, koloreen erabilera, anatomia eta orekaren teknikak hobetzen joan zen, eta horrek, bere talentu naturalarekin batera, heldutasun aro batera eramango zuen, eta bere koadroek berezko izaera lortuko zuten. Hala ere, kritikarien arabera, akatsak daude izadi hilen eta eszenen konposizioetan, elementuen eta pertsonaien errepikapena. Antza denez, Bartolome Esteban Murilloren eta Diego Rodriguez de Silva y Velazquezen eragina izan zuen. Bere lan gutxien nabarmentzen dena erlijiosoa da, Pueblako tenpluetan esku-hartze gutxi izan zituena, hala nola, San Joan Jainkoarenaren jauretxeko oihalak, 1852an enkargatuak: San Joseren Heriotza, Magdalena bat eta Kalbario bat.
Arrietaren lana XIX. mendeko herriko eguneroko bizimoduaren ohituren isla da: janzkera, gastronomia, lanbideak, baita bertuteak eta akatsak ere, nabarmentzen eta errepikatzen diren elementuak dira[4]. Arrietak lilura berezi bat aurkitzen zuen ohiko eszenengatik, hala nola Tertulia de pulquería, Pueblan oso ohikoak ziren lekuak, eta kaleko liskar bat eta merkatua bezalako beste batzuk, kutsu anekdotiko eta festazalea eman zietenak. Ospe bereko beste koadro kostunbristak La sorpresa, La cocina poblana, Vendedores de horchata eta Agualojera dira.
Arte-lan batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Retrato de la familia del General Don Felipe
-
El Costeño
-
Tertulia de Pulquería
-
Cuadro de Comedor
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Agustín Arrieta, pintor costumbrista del Siglo XIX - KOSMOpolita - Euskonews & Media» web.archive.org 2012-01-29 (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Moya, Inmaculada Rodríguez. (2006). El retrato en México, 1781-1867: héroes, ciudadanos y emperadores para una nueva nación. Universidad de Sevilla ISBN 978-84-00-08464-6. (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
- ↑ «Los Museos en Puebla» web.archive.org 2010-07-23 (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
- ↑ Bénézit, E. (Emmanuel), 1854-1920,. Dictionnaire critique et documentaire des peintres, sculpteurs, dessinateurs et graveurs de tous les temps et de tous les pays. (Nouvelle édition entièrement refondue, revue et corrigée sous la direction des héritiers de E. Bénézit. argitaraldia) ISBN 2-7000-0149-4. PMC 2737302. (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).