Mexikoko Independentzia Gerra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mexikoko Independentzia Gerra
Batalla del Monte de las Cruces-30 oct 1810-México.jpg
Monte de las Cruces guduaren oroitarri edo monumentua
Data 1810eko irailaren 16a1821eko irailaren 27a
Lekua Espainia Berriko erregeordetza
Emaitza Mexikoko Lehen Inperioaren aldarrikapena.
Gudulariak
Abertzaleak
Flag of Mexico (1821-1823).svg
  • Mexikar matxinoak
  • Europar bolondresak
1819 eta gero
  • Mexikar erregezale ohiak
  • Hiru Garantien Armada
Erregezaleak
Flag of Spain (1785-1873 and 1875-1931).svg
  • Espainiar erregezaleak
1821 baino lehen
  • Mexikar erregezaleak
Buruzagiak
Miguel Hidalgo y Costilla
José María Morelos
Frantzisko Xabier Mina
Vicente Guerrero
Agustin de Iturbide.
Francisco Javier Venegas
Ignacio Elizondo
Juan Ruiz de Apodaca
Félix María Calleja
Indarrak
100.000 irregular

23.000 regular

17.000
Galerak
8.000 hildako
15.000 zauritu
1.000 hildako

Mexikoko Independentzia Gerra (gaztelaniaz: Guerra de Independencia de México) 1810eko irailaren 16an hasi mexikar herriak eta espainiar aginte kolonialaren arteko gerra izan zen. Gerra bertoko kreole, mestizo eta amerindiarrek bultzatua izan zen, Espainiarekiko bere independentziaren alde borrokatu zutenak. Hasieran kolonial agintearen aurkako nekazarien matxinada idealista baino ez izan arren, mexikar erregezale ohiek gerrillarekin batera egin zutenean mugimendu sendo bilakatu zen[1]. Independentzia lortuta, amerikarrek Mexikoko Lehen Inperioa eratu zuten.

Miguel Hidalgo y Costilla apaiz eta militar abertzale mexikarra izan zen. Hidalgok Mexikoko Independentzia Gerraren lehenbiziko saioa gidatu zuen. Bere mezua Mexikon leku batzuetan ezaguna egin zen eta independentziaren aldeko hauspoa bihurtu zen.

Miguel Hidalgoren bandoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Miguel Hidalgo y Costilla jauna, Amerikako jeneral gorena, etab. Amerikako nazio ausartak armak hartu zituen unetik, ia hiru mendez zapalduta eduki zuen uztarritik askatzeko erabakia hartuta, haren xede nagusietakoa izan da hainbeste eta hainbeste zerga deuseztatzea, eragotzi egiten baitzuten aberastasunaren aurrerabidea; baina gaur egungo egoera larrian ez dagoenez horretarako lehentasun egokiak ezartzerik, (...) auzi larrienei erremedioa jarriz ekino zaio, honako adierazpen hauen bidez.

Lehena: esklaboen jabe guztiek jaiei askatasuna ematea, hamar eguneko epean, eta, hala egin ezean, heriotza zigorra jazotzea, artikulu hau urratu izanagatik,

Bigarrena: aurrerantzean, bertan behera gelditzea zergen ordainketa, haiak ordaintzen zituzten kastei dagokionez, eta indiarrei eskatzen zitzaizkien ordainarazpenak (...).

 »
Guadalajarako hirian emana,1810eko abenduaren 6an

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mexikoko Independentzia Gerra Aldatu lotura Wikidatan
  1.   Anna, Timothy E. (1978), The Fall of Royal Government in Mexico City, Lincoln: University of Nebraska Press, ISBN 0-8032-0957-6 .


Historia
Mexiko
Artikulu hau Mexikoko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.