Jovan Ristic

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jovan Ristic

Serbiar politikaria (Kragujevac, 1831 - Belgrad, 1899). Frantzian eta Alemanian egin zituen ikasketak eta Mikhail Obrenovic printzearen ordezkari izan zen Konstantinoplan 1861-1867 urteetan. Milan Obrenovic bigarren printzeorde izendatu zuten 1868an, eta konstituzio berria prestatu zuen 1869-1872 bitartean, printzea adin nagusira heldu bitartean. 1872an, lehen ministro eta Kanpo Arazoetarako arduradun nagusi izendatu zuten; haren ekinaz bihurtu zen Serbia hegoaldeko estatu eslaviarren buru. 1876-1878 urteetan Serbiaren independentzia osoa eskuratu zuen turkiarrengandik, baina ekonomian ez zuen horrelakorik lortu, ondoren izenpetu behar izan zuen hitzarmenaren, Austria eta Hungariaren artekoaren, arabera (1881). 1889an itzuli zen aginpidera, erregeorde gisa, Milan Obrenovicek erregetza utzi ondoren, eta Errusiarekiko aliantzen alde jokatu zuen beti aurrerantzean. 1893an utzi zuen politika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]