Joxe Juan Zubieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxe Juan Zubieta
Bizitza
JaiotzaLesaka, 1975 (48/49 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria
Izengoitia(k)Etxabe

Joxe Juan Zubieta Portu "Etxabe" (Lesaka, Nafarroa Garaia, 1975) bertsolari nafarra da. Garraiolaria da ogibidez. 2005eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan laugarren postua lortu zuen.

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nafarroako Bertsolari Txapelketan hartu zuen parte 10 urtez jarraian:
    • 2000. urtean hartu zuen parte lehenengo aldiz txapelketan, eta finalerdietara iritsi.
    • 2001ean Beran jokatutako finalera iritsi zen
    • 2002an Donezteben jokatutako finalean kantatu zuen
    • 2003an finalerdietan bukatu zuen txapelketako ibilbidea
    • 2004an Lesakan jokatutako finalean kantatu zuen
    • 2005ean Lakuntzan jokatutako finalean laugarren postua lortu ondoren Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusian parte hartzeko txartela eskuratu zuen; Lekunberrin izan zen kanporaketan, hain zuzen.
    • 2006an Elizondon jokatutako finalean kantatu zuen
    • 2007an ere Elizondoko saioan finalista izan zen
    • 2008an eta 2009an finalerdietan kantatu zuen
  • Bertsolari Txapelketa Nagusian behin hartu zuen parte:
    • 2005: Final-laurdenak
  • Bortziriko taldekako txapelketan ere hainbat alditan parte hartutakoa da. Hiru alditan txapeldun izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.