Edukira joan

Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nafarroako Bertsolari Txapelketa
AntolatzaileaEuskal Herriko Bertsozale Elkartea
Lehen ekitaldia1936
Txapel gehienXabier Silveira (7 txapel)
Azken txapeldunaXabat Illarregi (2025)

Nafarroako Bertsolari Txapelketa Nafarroa Garaiko bertsolarien arteko lehiaketa da. 2007 arte, Nafarroa osoko bertsolariek —iparraldeko zein hegoaldeko nafarrek— parte hartzen zuten; baina, urte hartatik aurrera, iparraldeko nafar bertsolariak, lapurtarrekin eta zuberotarrekin batera, Xilaba txapelketan aritzen dira.

Gaur egun bi urtean behin jokatzen da. Xabier Silveira da txapel gehien eskuratu dituena (7), Julio Soto gertu duelarik (6).

Espainiako Gerra Zibila baino lehenago txapelketa bakarra egin zuten, lehendabizikoa hain zuzen ere 1936an.

Frankismo garaian, Vianako Printzea Erakundeak 6 txapelketa antolatu zituen 1960-1966 tartean. Azkenik, 1979tik 2025 arte 40 txapelketa egin dituzte, guztira 47 edizio.

Historian zehar Ipar Euskal Herriko bertsolariek ere bertan hartu izan dute parte, harik eta 2008an Xilaba Bertsulari Xapelketa eratu zen arte.

Eskualdeka, Bortzirietan antolatu dituzte final gehienak, 13 orotara. Bertzela, Iruñerrian 12 aldiz egin dituzte, Baztanen 7, Malerrekan 5, Leitzaldean 5, Nafarroa Beherean 2 eta Sakanan 2.

2012an txapelketaren formatu berria mustu zuten, Bardoak izenekoa, Araban egiten denaren antzera. Bi urtean behin (bakarkako txapelketa tradizionalarekin tartekatua) taldekako txapelketa jokatzen da.

UrteaFinalaTxapeldunaTxapeldun ordea
1936ElizondoJuan Felix Iriarte "Berjinanto"Jose Mari Mutuberria
1937-
1959
     ez zen txapelketa jokatu
1960LesakaAndres Narbarte "Xalto"Juan Perurena
1961Etxarri-AranatzBautista MadariagaAndres Narbarte "Xalto"
1962BeraMigel ArozamenaMigel Zabaleta
1963IruñeaMigel ArozamenaAndres Narbarte "Xalto"
1964IruñeaAndres Narbarte "Xalto"Anjel Aldaz
1966IruñeaMigel ArozamenaManuel Arozamena
1967-
1978
     ez zen txapelketa jokatu
1979LesakaJoxe Migel ArgiñarenaJuan Perurena
1980LesakaMixel Aire "Xalbador II"Joxe Migel Argiñarena
1981LesakaJean Pier MendiburuJoxe Migel Argiñarena
1982LesakaJoxe Migel ArgiñarenaJean Pier Mendiburu
1983Donibane-GaraziTxomin EzpondaJoxe Migel Argiñarena
1984SunbillaJean Pier MendiburuMixel Aire "Xalbador II"
1985LeitzaMixel Aire "Xalbador II"Txomin Ezponda
1986DoneztebeJoxe Fermin ArgiñarenaErnest Alkhat
1987BeraErnest AlkhatTxomin Ezponda
1988IruñeaMixel Aire "Xalbador II"Manolo Arozena
1989BaigorriErnest AlkhatManolo Arozena
1990GoizuetaD taldea:
Manolo Arozena,
Eusebio Fagoaga,
Antonio Olano eta
Joxe Fermin Argiñarena
A taldea:
Lontxo Aburuza,
Mixel Aire “Xalbador II”,
Bittor Elizagoien eta
Jean Louis Harinordoki “Laka”
1991DoneztebeManolo ArozenaJean Pier Mendiburu
1992IruñeaManolo ArozenaBittor Elizagoien
1993IruñeaManolo ArozenaEstitxu Arozena
1994LesakaBittor ElizagoienEstitxu Arozena
1995LeitzaEstitxu ArozenaManolo Arozena
1996GoizuetaJexux ArzallusEstitxu Arozena
1997SunbillaXabier SilveiraJexux Arzallus
1998ElizondoEstitxu ArozenaXabier Legarreta "Arano"
1999LesakaBittor ElizagoienXabier Silveira
2000GoizuetaAmets ArzallusXabier Legarreta "Arano"
2001BeraAmets ArzallusEstitxu Arozena
2002DoneztebeAmets ArzallusSustrai Colina
2003LesakaAmets ArzallusSustrai Colina
2004LesakaXabier SilveiraEstitxu Arozena
2005LakuntzaXabier SilveiraEstitxu Arozena
2006ElizondoXabier SilveiraEstitxu Arozena
2007ElizondoXabier SilveiraJon Barberena
2008ElizondoJulen ZelaietaJon Barberena
2009ElizondoXabier SilveiraJulio Soto
2010LesakaJulio SotoArkaitz Goikoetxea
2011IruñeaJulio SotoXabier Silveira
2013IruñeaXabier SilveiraJulio Soto
2015ElizondoJulio SotoXabier Terreros
2017IruñeaJulio SotoEneko Lazkoz
2019IruñeaJulio SotoEneko Lazkoz
2021IruñeaSaioa AlkaizaEneko Lazkoz
2023IruñeaJulio SotoEneko Lazkoz
2025IruñeaXabat IllarregiJoanes Illarregi

Garaipen zerrendak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
BertsolariaTxapelakUrteak
Xabier Silveira71997, 2004, 2005, 2006, 2007, 2009, 2013
Julio Soto62010, 2011, 2015, 2017, 2019, 2023
Manolo Arozena41990, 1991, 1992, 1993
Amets Arzallus42000, 2001, 2002, 2003
Migel Arozamena31962, 1963, 1966
Mixel Aire "Xalbador II"31980, 1985, 1988
Andres Narbarte "Xalto"21960, 1964
Joxe Migel Argiñarena21979, 1982
Jean Pier Mendiburu21981, 1984
Ernest Alkhat21987, 1989
Estitxu Arozena21995, 1998
Bittor Elizagoien21994, 1999
Juan Felix Iriarte "Berjinanto"11936
Bautista Madariaga11961
Txomin Ezponda11983
Joxe Fermin Argiñarena11986
Jexux Arzallus11996
Julen Zelaieta12008
Saioa Alkaiza12021
Xabat Illarregi12025
HerrialdeaTxapelakBertsolariak
Nafarroa Garaia35X. Silveira, M. Arozena, J. Soto, M. Arozamena, J.F. Argiñarena, J.M. Argiñarena, A. Narbarte,
E. Arozena, B. Elizagoien, J.F. Iriarte, B. Madariaga, J. Zelaieta, S. Alkaiza, X. Illarregi
Nafarroa Beherea8Xalbador II, J.P. Mendiburu, E. Alkhat, T. Ezponda
Lapurdi4Amets Arzallus
  • Hauetaz gain Jexux Arzallus gipuzkoarra (baina Lapurdin bizi dena) txapeldun izan zen 1996an.

Bardoak txapelketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Formatu honetan, bertsolariak taldeka lehiatzen dira.

UrteaFinalaTalde garailea (herrialdea)
2012[1]LeitzaErrimak Exkaxko (Lesaka)
2014[2]LesakaLepatanatuek (Baztan)
2016 [3]Etxarri AranatzAtekaberts (Leitza)
2018 [4]LekunberriAldatzea komeni (Leitza)
2020 [5]LizarraBertsonautak (Baztan-Malerreka)
2022Garralda?
2024[6]GaresHor gu! (Bortziriak)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Errimak Exkaxko taldea nagusitu da Bardoak 2012ko finaleko saioan
  2. ↑ Lepatanatuek 2 baztandar taldeak irabazi du Bardoak txapelketa
  3. ↑ Atekaberts, de Leitza, se impone en Bardoak 2016
  4. ↑ Leitzako 'Aldatzea komeni' nagusitu da 2018ko Bardoen finalean
  5. ↑ 2020 Bardoen finala: Malerreka-Baztan txapeldun Lizarran
  6. ↑ «Bortzirietako 'Hor gu!' taldea nagusitu da 2024ko Bardoen finalean», Bertsozale Elkartea (kontsulta data: 2025eko urtarrilaren 4a).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]