Edukira joan

Joxe Luix Treku

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxe Luix Treku

Bizitza
JaiotzaLezo1949ko martxoaren 5a (75 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaOiartzun
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, abeslaria eta sindikalista
Lan nabarmenak
KidetzaOskarbi
Eusko Langileen Alkartasuna

Joxe Luix Treku Lertxundi (Lezo, 1949ko martxoaren 5a) euskal abeslaria da, Oskarbi taldeko sortzailea eta kidea 1966tik izanik euskal kantagintza berrian dihardu, eta Ez Dok Amairuko kide izan zen.[1][2][3]

Joxeluix Treku, Jose Luis Treku, Joxelu Treku[1] edo Treku izenekin ere ezaguna da. Iñaki Maritxalar eta Trekuren artean eman diote segida eta lotura Oskarbiren 50 urte pasatxoko bide luzeari. Iñaki musika atalean aritu da gehienetan, sorkuntzan, gitarraren aldamenean; Treku, aldiz, kantaldiak gauzatzen, hitzak moldatzen eta taldearen antolatzaile eta ekoizle-lanetan. Taldearen norabidea eta euskaltasuna babesten biek alde berean izan dira beti.[1]

Tenore joerako ahotsa du. Taldeko zenbait arotan baxuak eta duoak ere egin izan ditu. Normalean melodia egiten du. Oskarbiko kantuen zenbait hitzen egilea eta kantaldietan aurkezlea izaten da.

Ez dok Amairu taldearen Baga̠ Biga Higa sentikariko kide batzuk 1970an. Zutik erdian dago Treku.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oskarbi 1969an.
Oskarbi 2021ean.

Don Bosco ikastetxean egin zituen Maisutza Industrialeko ikasketak, 55 urteetan Lezon bizi izan da eta azkeneko urteak Oiartzunen egin ditu. Txikitatik hasi zen kantuan, lehen Lezoko elizako koruan eta gero Don Bosco ikastetxeko Eskolanian. Eskolania desegin zenean Oskarbiren sortzaileetako bat izan zen eta harrezkero bertan darrai 50 urte pasatxo.[1]

Ogibidez Lezoko Industrial Salvan egin zituen 23 urte muntatzaile lanetan, eta horietatik hamabost urte langileen ordezkari sindikalean. Beste hogei bat urtean ELA sindikatuko pertsonalean izan da ardura eta atal anitzetan.[1]

Lanean erretiroa hartutakoan, azken urteetan Oskarbiri dedikazio handiagoa eskaini dio, berak dioenez: lan arautua utziz gero Oskarbi taldeko liberatua da.[1]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Ez Dok Amairu eta XX. mendeko kantagintza
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Ez Dok Amairuren Baga, Biga, Higa... sentikaria azaltzen duen bideoa.

Honako 12 album hauek argitaratu dituzte:[1][4]

  1. Oskarbi (1969, Herri Gogoa)
  2. Abesti zaharrak eta berriak (1970, Herri Gogoa)
  3. Eskutari (1972, Herri Gogoa)
  4. Olentzero (1976, Herri Gogoa)
  5. Hitz urri batzuk (1976, Herri Gogoa)
  6. Euskara eta txakolina (1979, Elkar)
  7. Esperantzari leiho bat: antologia 1966-2004 (2004, Elkar)
  8. ... CD bikoitza izan zen zazpigarren hori
  9. Olentzero (2008, Elkar)
  10. Xirimiri (2012, Elkar) Herri kantak eta kantu berriak tartekatuta agertzen dira, baina herri kanta gehienak ere inoiz grabatu gabeak dira. Kantu berrien artean, Jose Luis Treku, Xabier Lete eta Bitoriano Gandiagaren poemetan oinarritutakoak daude: Xirimiri, Gabon hitzak eta Kuku hurrenez hurren.[5]
  11. Mendira naiz (2016, Elkar)
  12. Kantua zuei (2021, Elkar)

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g Treku, Joxelu. (2017). Doinu zaharren haritik euskal kantu berriaren bidean : (Oskarbi taldea 1966-2017) /. Ba Dok Oskarbi Musika Elkartea, ISBN 978-84-697-3146-8. (Noiz kontsultatua: 2024-07-08).
  2. «Oskarbi» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-09).
  3. a b Apaolaza Avila, Urko. (2020-11-08). «Iluntasunaren aurrean, kantuaren arnasa» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  4. «Oskarbi» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-09).
  5. Zabala, Juan Luis. «Oskarbik kantu berriekin osatutako diskoa plazaratu du» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]