Edukira joan

Esperantzari leiho bat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esperantzari leiho bat
Oskarbiren musika-lana
Egilea(k)Oskarbi
Argitaratze-data1976
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Deskribapena
Honen parte daHitz urri batzuk (albuma)
Esperantzari leiho bat: antologia 1966-2004 (albuma)
HitzakBitoriano Gandiaga
Bestelako lanak
MusikagileaKoldo Romero Eskamendi
Argumentu nagusiaItxaropena

Esperantzari leiho bat Oskarbi taldeak Hitz urri batzuk albumean 1976an plazaratu zuen abestia da. Doinua taldeko zuzendari Koldo Romerorenak zen eta hitzak Bitoriano Gandiagarenak.[1]

Abestiaren bertsio berri bat argitaratu zuen taldeak 2004an Esperantzari leiho bat: antologia 1966-2004 diskoan,[2]

Koldo Romeroren doinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Don Boscoko abesbatzako zuzendari izandako Koldo Romero Eskamendi antxotarrak Oskarbikoei lagundu zien hasiera haietan konposizio eta zuzendaritza lanetan. Kanturako dohain eta afizio itzelekoa —besteak beste Aita Donostiaren abesbatzan aritua—, Romerok harreman estua izan zuen Arantzazun Jorge Oteizarekin eta Bitoriano Gandiagarekin.[3]

Geroztik, Oteizaren Andro canto y sigo eta antzeko lanetan inspiratuta estetika kantuak osatu zituzten Oskarbikoek, eta, esaterako, Oteizak diseinatu zituen taldearen logotipoa eta lehen diskoaren portada. Beste iturri garrantzitsu bat Bitoriano Gandiaga izan zen: hura ere han ezagutu zuten, Arantzazun, eta haren poemak sarritan erabili zituzten kantuen letrak osatzeko. Norabide horretan, ezinbestean egin zuten topo Ez Dok Amairurekin.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Esperantzari leiho bat" zabaldu nahi zion Arantzazuk frankismo garai gogorretan, baina ez zen erraza.

Frankismo betean, garrantzitsua zen kalean egotea, arnasbide bakarra zen askorentzat zentsura gainditu eta euskara hutsean kantatzeko. 1972an, Hego Euskal Herriko frankismoaren azken urte gogorretan, kanta honek aldaketarako gogoa ekarri zuen.[3]

Bitoriano Gandiagak idatzitako hitzekin osatua, taldearen ikur bihurtu zen abesti hau. Kantu horrekin bukatzen baitziren Oskarbiren emanaldiak.

Hauek dira Gandiagaren poemaren hitzak:[4]

« Esperantzari leiho bat

Esperantzari leiho bat
Zabaldu omen diote
Bizi ote den
Ikusteko ere.

Baina nekez ikusi dute
Esperantzarik.

Desilusio usai bat
Erten omen da leihotik.

»

Bitoriano Gandiaga


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Oskarbi. (1976). «Hitz urri batzuk» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
  2. «Esperantzari leiho bat: antologia 1966-2004» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-24).
  3. a b Apaolaza Avila, Urko. (2020-11-08). «Iluntasunaren aurrean, kantuaren arnasa» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-04-24).
  4. «Esperantzari leiho bat - Hitzak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]