Joxemari Carrere

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Joxemari Carrere
Bizitza
Jaiotza Pasai Donibane1963  (55/56 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak ipuin-kontalaria, aktorea eta kazetaria

Joxemari Carrere Zabala (Pasai Donibane, 1963) ipuin kontalaria, aktorea eta kazetaria da. Bere jardun nagusiena ipuin kontalariarena da eta Euskal Herrian ez ez ezik, Iberiar penintsula osoan zein Latinoamerikan ere aurkeztu ditu bere lanak. Kazetaritzan antzerki kritikari aritu izan da.[1]

Ipuin kontalaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerki munduan 16 urtetik hasi zen eta 1992an hasi zen ipuin kontalari moduan. Nagusiki gazte eta helduentzat kontatzen du. Euskal Herriko zein munduko kultura ezberdinetako ipuinak dira nagusiki bere lanaren oinarria, baina baita ere ipuin propioak. Kontalaritza egungo garaietara egokitzea eta ahozkotasunaren bide ezberdinak arakatzea da bere kezketako bat. Mikelazulo Kultur Elkarteko kidea da eta bertako ipuin eskolako arduraduna izan da.[1]

Aurkeztutako ipuin ikuskariak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bazen behin... (1993), Mingain haragia (1996), Igurtzi nazazu, berriro, laztana (1997), Kondoi bakoitzak bere istorioa dauka (1998), Kontu kontari hori bai bizitzea (2000), Izena duen guztia da (2002), Bai ona nire emaztea! Emazteak jaten zituzten gizonen istorioak (emakumeekiko bortizkeriari buruz). [1][2] 2017an, The best of Joxemari Carrere. 25 urte kontari ikuskizuna eskaini zuen Errenterian. [3]

Antzerkigintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkian Oiartzungo Intxixu antzerki taldean hasi zen 16 urterekin. Geroagoa MAskarada antzerki taldean eta beste batzuekin aritu izan da aktore lanetan. ANTZERTI anzterki eskolan ikasle izan zen. Hainbat antzerki lanetan aktore lana egin du, azkena Su Txikian. Galder Perez idatzitako eta GLU GLU konpainian ekoiztua. Bertan bake elkarrizketak oinarri hartzen dira, nolabaiteko antzerki dokumentoa osatuz. Jesus Egiguren politikariaren papera bete zuen. Antzerki irakasle moduan aritu izan zen UEU-ko udako ikastaroetan. Horrez gain ZAPATAK bakarrizketa idatzi du, gerraren kontrako idatzia, Ainhoa Aierdi aktorea eta Jurdana Otxoa musikariak plazaratua Ainara Gurrutxaga zuzendaritzapean. Euskal Idazleen Elakrteak ekoiztua, eta Literaktun literatur jardunaldien barruan, Victor Hugoren gaineko ibilaldi antzeztua osatu zuen Pasai Donibanen, Maider Galartza akotre eta kontalariarekin batera. Ekitaldiaren gidoia eta zuzendaritza egiteaz gain, Victor Hugok idatzitako Kondenatu baten azken eguna-ren bakarrizketaren zati bat antzeztu zuen.

Kazetaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetaritzan antzerki kritikari aritu izan da Euskaldunon Egunkarian. Hika aldizkarian antzerki zutabea idazten zuen hilero, hogei urtez, aldizkaria desagertu arte (1991-2011) . Gara egunkariaren Mugalari literatur gehigarrian ibili zen kolaboratzaile, eta egun kontagintzaren gaineko zutabea idazten du hamabostean behin. Bestelako agerkarietan tartekako kolaborazioak ere egiten ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c   «Joxemari Carrere Zabala», Euskal Idazleen Elkartea, . Noiz kontsultatua: 2017-11-23 .
  2.   «Joxemari Carrere», Galtzagorri Elkartea, . Noiz kontsultatua: 2017-11-23 .
  3.   «Joxemari Carrere Errenteriako kontalaria, 25 urte ofizioan» El Diario Vasco 2017-07-13 . Noiz kontsultatua: 2017-11-23 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]