Juan Antonio Frade

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Juan Antonio Frade
Bizitza
Jaiotza Bilbo1914ko urriaren 24a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bilbo1992ko ekainaren 25a (77 urte)
Lanbidea
Lanbidea margolaria
Izengoitia(k) K-Toño

Juan Antonio Frade Prieto (izengoitia: K-Toño ; Bilbo, 1914ko urriaren 24a - Ib., 1992ko ekainaren 25a) bizkaitar margolari, karikaturagile eta kazetaria izan zen.

Bilboko Arte Ederretako Eskolan egin zituen Pintura ikasketak. Madrilen 1957. urtean egin zen Nazioarteko Arte Ederretako Erakusketan parte hartu zuen Otoño izeneko obrarekin. Fraderen lan nagusiak Bilboko ikuspegiak dira, eta Euskal Herriko ohiturei buruzkoak. Euskal Herriko, Estatu Batuetako, Alemaniako, Mexikoko, Argentinako, Kubako, Venezuelako eta Txileko zenbait bildumatan jasota dago bere lana.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]