Juan Carlos Fontan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan Carlos Fontan
Bizitza
Jaiotza Pasai San Pedro1960ko azaroaren 20a (57 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak arraunlaria

Juan Carlos Fontán (Pasai San Pedro, 1960ko azaroaren 20a) traineru estropadetako patroi onenetakoa izan da, Kontxako 4 Bandera irabazi ditu besteak beste. 161 garaipen lortu ditu estropadetan.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familiako aroztegian traineruak egiten zituztenez Juan Carlos Fontán beti egon zen Sanpedrotarra Arraun Elkartearen inguruan. 1980an hasi zen batel eta trainerillak gidatzen. Urte luzetan trainerurik atera gabe egon ondoren 1984ean berragertu zen San Pedro eta Fontan bera zen patroi. San Juango auzokoak gogor zebiltzan eta urte gutxitan puntako trainerua izatera iritsi zen.

Lehenengo garaipenak 1987ko denboraldi bikainean iritsi ziren, 9 bandera eskuratu baitzituen, tartean Euskadiko Txapelketa, El Corte Inglés Bandera eta Nerbioiko Sari Handia. Kontxan bertan ere 2. egin zuen Zumaiaren atzetik. 1994 artean Kontxako 4 Bandera, Espainiako 4 Txapelketa eta Euskadiko 6 lortu zituzten sanpedrotarrek. Garaipen guztietan Juan Carlos Fontán izan zen patroi, bere ohiko praka zuriak jantzita. Bereziki bikaina izan ziren 1993ko denboraldia (15 banderatatik 13 irabazi) eta 1994koa (18 banderatatik 17 irabazi), eta noski, inoiz antolaturiko lehenengo Euskal Liga ere eskuratu zuten 1994ean.

Juan Carlos Fontánek 1999 denboraldirarte jarraitu zuen San Pedroko patroi izaten (1996ko denboraldia salbu), eta traineruaren maila pixka bat jeitsi bazen ere Kontxako ohorezko txandarako sailkatu zen urtero. Urte batzutan aroztegian zentratu ondoren 2010an elkartea patroi gabe gelditu zen eta Fontán San Pedroren txopara itzuli zen berriro. Hiru denboraldi egin ditu TKE Ligan lehian eta azkenengoan, 2012an, patroien sailkapenean hirugarren gelditu zen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]