Traineruen Euskal Liga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Traineruen Euskal Liga
Antolatzailea Traineru Kluben Elkartea
Garaia 1995 - 2002
Parte hartzaileak Euskal Herria, Kantabria
eta Asturiasko traineruak
Garaipen gehien Euskal Herria Orio A.E. (3)

Traineruen Euskal Liga gaur egun jokatzen den TKE Ligaren aintzindaria izan zen. Gipuzkoa, Bizkaia eta Kantabriako elkarteek hartu zuten parte. 1994ean Asturiasko Castropolek eta 2000 eta 2002 artean Lapurdiko Ur Jokok ere jokatu zuten Liga.

Bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1993an erabaki zen Liga handi bat osatu beharra zegoela eta beraz urte hortako emaitzak 1994ko Traineruen Ligarako sailkatzeko erabili izan ziren. 1994an bost estropadatako liga osatu zen eta lau emaitza onenak hartu ziren kontutan sailkapena osatzeko.

Traineruen Euskal Liga izena 1995ean hasi zen erabiltzen, hau izan zen beraz lehenengo liga txapelketa ofiziala, eta zortzi edizio izan zituen, galiziarrek parte hartzeko posibilitatea ikusiz Liga sistema berria eratu behar izan zen arte, TKE Liga hain zuzen ere.

11 traineruk osatu izan zuten Euskal Liga, eta hamabigarrena estropada jokatuko zen etxeko traineruaren tokia izan ohi zen, eta etxekoa Ligako elkartea izatekotan traineru suplente batek hartzen zuen bere lekua. Bizkaitarrendako eta Gipuzkoarrendako hiruna leku gordetzen ziren. Hiru denboralditan Euskal B Liga bat ere eratu izan zen.

Azken bi ediziotan ez zen talde itxirik eratu eta guztiek hartu zuten parte Liga bakarrean. Hala ere denboraldi hasieran jokaturiko sailkapen probetan erabakitzen zen elkarte bakoitzak A kategoriako edo B kategoriako estropadak jokatuko zituzten, kategoria bakoitzak puntuazio desberdina baitzeukan.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Edizioa Irabazlea Pt. Bigarrena Pt. Hirugarrena Pt. Patroi irabazlea/k
1993 Euskal Herria San Pedro 7,84 Donibaneko Arr 6,55 Orio 6,28 Juan Carlos Fontan
1994 Euskal Herria San Pedro 48 Donibaneko Arr. 44 Orio 38 Juan Carlos Fontan
1995 I Euskal Herria Donibaneko Arr. 45 San Pedro 44 Orio 40 Juan Mari Lujanbio
1996 II Euskal Herria Orio 70 San Pedro 68 Koxtape 57 Juan Mari Larrañaga "Txiki"
1997 III Euskal Herria Orio 47 Donibaneko Arr. 43 Koxtape 41 Juan Mari Larrañaga "Txiki"
1998 IV Euskal Herria Orio 59 San Pedro 56 Donibaneko Arr. 49 Juan Mari Larrañaga "Txiki"
1999 V Euskal Herria Koxtape 10,00 Orio 9,66 Castro Urdiales 9,25 Joseba Arbona
2000 VI Euskal Herria Koxtape 8,72 Astillero 8,66 Castro Urdiales 8,33 Joseba Arbona
2001 VII Kantabria Castro Urdiales 21,00 Orio 20,91 Koxtape 19,36 A. Zurinaga eta J.L. Korta
2002 VIII Kantabria Castro Urdiales 21,00 Koxtape 20,10 Urdaibai 19,73 Juan Mari Lujanbio

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkartea Garaipenak Urteak
     Orio 3 1996, 1997, 1998
     Koxtape 2 1999, 2000
     Castro Urdiales 2 2001, 2002
     Donibaneko Arraunlariak 1 1995

Patroiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patroiak Garaipenak Urteak
Juan Mari Larrañaga "Txiki" 3 1996, 1997, 1998
Joseba Arbona 2 1999, 2000
Juan Mari Lujanbio 2 1995, 2002
Asier Zurinaga 1 2001
Jose Luis Korta 1 2001

Euskal B Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994, 1999 eta 2000 urteetan Euskal B Liga jokatu zuten Liga Nagusian sartzea lortu ez zuten elkarteek. Hona hemen emaitzak:

Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena Patroi irabazlea/k
1994 Euskal Herria Raspas del Embarcadero Hernani Itxaspe (Koxtape B) Oskar Mujika
1999 Euskal Herria Hondarribia B Zarautz Santiagotarrak Joseba Amunarriz
2000 Euskal Herria Santurtzi Santiagotarrak Ur-Kirolak Iker Agirresarobe

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]