Edukira joan

Juan Ibáñez Lugea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Ibáñez Lugea
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Ibáñez Lugea
JaiotzaAuritz1905eko martxoaren 10a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzagaztelania
Heriotza1969 (63/64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Lurreko Armada
Errepublikako Herri Armada
Eusko Gudarostea
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Juan Ibáñez Lugea (Auritz, 1905eko martxoaren 10a - 1969) nafar militarra izan zen.

Auritzen jaio zen 1905eko martxoaren 10ean. Militar profesionala, infanteria armakoa zen. Afrikan egon zen 1927 eta 1931 artean,[1] ondoren penintsulara itzuliz. 1936ko uztailean Bilbon zegoen, eta bertan harrapatu zuen Gerra Zibilak.[2] Errepublikari leial, Legutioko guduan, zutabe baten aurrean joan zen Otxandiorantz, non larriki zauritu zuten.[2] Ondoren, Bilboko Herri Gerra-Eskolako zuzendari izan zen,[1] baita XIV. Gorputzeko buru moduan ere.

Iparraldeko frontea erori zenean, hegoaldera joan eta 1938ko apirilean, Extremaduran VIII. Gorputza zuzendu zuen.[3]

Gerraren amaieran, Stanbrook itsasontzian erbesteratu zen, 1939ko martxoaren 28an Alacanteko portutik irten zena.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b García-Sanz 2001, 486 orr. .
  2. a b Talón 1988, 902 orr. .
  3. Engel 1999, 185 orr. .
  4. Bouzekri 2012, 333 orr. .


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.