Iparraldeko frontea (Espainiako Gerra Zibila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Iparraldeko frontea
Espainiako Gerra Zibila
Frente del Norte - Spanish Civil War (March-Sept 1937).svg
Iparraldeko frontearen mapa
Data 1937ko martxoaren 20tik urriaren 21era
Lekua Euskal Herria, Kantabria eta Asturias
Emaitza Frankisten garaipena
Gudulariak
Bandera del bando nacional 1936-1938.svg Matxinatuak
Alemania III. Reicha
Italia Italiako Erresuma (CTV)
Euskal Herria Eusko Gudarostea
Espainia Espainiako II. Errepublika
Buruzagiak
Bandera del bando nacional 1936-1938.svg Mola jenerala
Bandera del bando nacional 1936-1938.svg Fidel Dávila
Italia Ettore Bastico
Alemania Von Richthofen
Espainia Llano de la Encomienda
Espainia Mariano Gamir
Euskal Herria Jose Antonio Agirre
Indarra
40.000 matxino
Kondor Legioa
60.000 italiar soldadu[1]
30.000-40.000 gudari
milaka miliziano anarkista[1]

Iparraldeko frontea Gerra Zibileko kanpaina izan zen, non eskuindar matxinatuek, errepublikaren aldeko euskal lurraldeak ez ezik, Kantabria eta Asturias ere konkistatu zituzten. Lehenago Irun, Donostia eta hainbat tokitan gerra lerroak osatu ziren arren, Iparraldeko fronte sendo bat 1937ko urri hasieran eratu zen, Gipuzkoako kanpainaren ondoren.

Aurretikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin matxino eskuindarrek 1936ko irailean Irun eta Donostia konkistatuta, Gipuzkoako kanpainak zokoratuta utzi zituen Errepublikak kontrolatutako Bizkaia, Santander eta Asturias. Eremu hori guztia Errepublikaren aldeko gainerako lurraldetik baztertuta zegoen, erdian matxinoek kontrolatutako lurraldetzarra zutela.

Gainera, eremu hori interesgarria zen oso frankistentzat: alde batetik, Bizkaiko industria-ekoizpena eta, bestetik, mineral baliabide asturiarrak zirela eta.

Francok Madril azkar ez zela eroriko konturatu eta Iberiar Penintsulako iparraldea lortzeari ekin zion. Gainera, eskualdeko errepublikarrak politikoki banatuak eta txarto hornituak ziren. Hori zela eta, Francok Madrilgo frontean zuen armada defentsa-posizioa hartzea eta zituen baliabide erabilgarri guztiak iparraldera eraman zituen[2].

Kanpaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaia: Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1937ko martxoan, hegazkintza alemaniarrak errepublikarren posizioak bonbardatzeari ekin zion, martxoaren 31n Durango bonbardatu eta laster hasi zen gudua. Emilio Molak gidatutako errekete eta armada erregularrak Saibigainen[3], Intxortetan[4] eta Bizkaia eta Gipuzkoa artean dauden mendi guztietako errepublikar posizioak eraso zituzten.

50.000 lagunek osatutako 61. Nafarroako dibisioa, Bermeon[5] edo Solluben garaipenak izan ondoren (baita Gernika bonbardatu[6] ere), Bilboko Burdin Hesia erasotzeari lotu zitzaion. 1937ko ekainean Bilbo defenditzen ari ziren 50.000 gudarien aurka egin eta ekainaren 19an Bilbo erori zen. Tartean ekainaren 3an Mola hil eta José Solchaga bihurtu zen agintari berri[2]. Errepublikarren agintari gorena Francisco Llano de la Encomienda[2] zen.

Kantabria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Euskal Herria osoa erori ondoren, guda Kantabrian jarraitu zuen[7]. Santanderreko guduan agintean zeuden jeneralak Mariano Gamir errepublikarra eta Fidel Dávila matxinoa ziren[2]. Abuztuaren 14tik irailaren 1ran zirauen guduan, gudariek Santoñako hitzarmena zela eta[8] alde egin eta laster erori zen Santander.

Asturias: Bukaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asturias isolatuta, Oviedo hasieratik matxinoen eskuetan zegoela, El Mazucoko guduak Xixonen eroria suposatu zuen[9]. Gudua Llanesen gertu egin zuten, Juan Ibarrola eta Francisco Galán koronel errepublikarren eta José Solchaga jeneral frankistaren agindupean. Gudu hau Gerra Zibileko odoltsuenetako bat izan zen.

Kanpaina 1937ko urriaren 21ean bukatu eta frankistek garaipena lortu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Jackson, Gabriel. "La república española y la guerra civil". RBA. 2005. Bartzelona
  2. a b c d Hugh Thomas, "The Spanish Civil War", (2001)
  3. Saibi: vestigios de la Guerra Civil
  4. www.noticiasdegipuzkoa.com - Intxorta, la última trinchera
  5. Jose Manuel Vargas Alonso, "Bermeo y la guerra civil. La Batalla de Sollube" (1. ed 2007), Lankidetzan bilduma, Eusko Ikaskuntza, ISBN 978-84-8419-065-3
  6. BBC: "The legacy of Guernica"
  7. "La Guerra Civil en Cantabria"
  8. Santoñako amaiera
  9. "El Mazuco, the impossible defence"

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Espainia
Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.