Juan Iglesias Garrigos
Juan Iglesias Garrigos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1915 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 2001 (85/86 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta sindikalista |
Kidetza | Unión General de Trabajadores |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
Juan Iglesias Garrigos (Bilbo, Bizkaia, 1915 - Bilbo, Bizkaia, 2001) bizkaitar militante sozialista izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako Gerra Zibilean hiltzera kondenatu zuten, baina bizitza guztiko kartzela-zigorra ezarri zioten ondoren. 1938. urtean, Iruñeako San Kristobal espetxetik ihes egitea lortu zuen, eta beso bat galdu zuen ihesaldian.
UGT eta Alderdi Sozialista berregituratzen saiatu zen, baina Frantziara jo behar izan zuen 1947. urtean. Erbesteko Eusko Jaurlaritzako kontseilaria izan zen 1963tik aurrera. Bizkaira itzuli zen Franco hil ondoren. Euskal Kontseilu Nagusiko Lan kontseilaria (1978-1979) eta PSE-PSOE alderdiko lehendakaria izan zen 1977-1982 bitartean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Lehen Eusko Kontseilu Nagusia | ||
---|---|---|
Ramón Rubial (Lehendakaritza) |
Bigarren Eusko Kontseilu Nagusia | ||
---|---|---|
Carlos Garaikoetxea (Lehendakaritza) |