Juan Ignazio Etxano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Ignazio Etxano
epaile

Bizitza
JaiotzaDurango, 1948 (75/76 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta legelaria
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea

Juan Ignazio Etxano Basaldua (Durango, Bizkaia, 1948 -) bizkaitar irakaslea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean (1974an); Saarbrückengo Unibertsitatean egonaldi bat egin zuen ikasketak zabaltzeko (1981), eta doktoregoa Madrilgo Unibertsitate Autonomoan egin zuen (1991). Bilboko Lurralde Auzitegian magistratu-ordezkoa izan da, 1985 eta 1987 urteen artean. Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Penaleko irakasle titularra da; 1997 eta 1999 urteen artean, Hirugarren Zikloko eta Graduondokoen zuzendari izan da Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean, eta Fakultate bereko dekanoa da, 2003az geroztik.

Zuzenbide Penalaren inguruan idatzi ditu bere lan nagusiak, eta, besteak beste, ondorengo artikuluak idatzi ditu: Falsedades (1998) eta Perspectiva jurídico-penal del perdón (1999).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]