Juan Jose Zearreta
Itxura
Juan Jose Zearreta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zornotza, 1947ko ekainaren 10a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Muxika, 2009ko azaroaren 7a (62 urte) |
Heriotza modua | : trafiko-istripua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea |
Juan Jose Zearreta Urigoitialdekozea (Zornotza, 1947ko ekainaren 10a - Muxika, 2009ko azaroaren 7a) euskaltzain urgazle bizkaitarra izan da.
1970eko hamarkadan zehar dozena erdi bat lanetan parte hartu zuen, egile moduan beti ere, hizkuntzalaritza arloan. Aurreko urteetan euskalduntze ekimenetan ibilia zen, tartean Deustuan (Bilbo), eta arduradun moduan jardun zuen probintzian. Horren guztiaren emaitza AEKren sorrera izan zen, egileen artean Zearreta dugularik.
Bestela, Euskaltzaindian egindako aktibitatea ere oso nabarmena izan da eta 1975eko ekainaren 27an kide urgazle izendatu zuten.
Autzaganako mendatean jasandako istripuaren ondorioz hil zen 61 urte zituelarik.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Euskalduntzen (3 liburuki)", 1972
- "Alfabetatzen", 1975
- "Euskara: Hizkuntza Ariketak", 1976
- "Euskal Hiztegi Modernoa", 1977
- "Sortzen - I", 1978
- "Hiztegia 80", 1980