Juan Luis Mendizabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan Luis Mendizabal
Bizitza
Jaiotza Lekeitio1928
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Donostia2019ko martxoaren  19a (90/91 urte)
Jarduerak
Jarduerak margolaria

Juan Luis Mendizabal, izengoitiz Mendi (Lekeitio, Bizkaia, 1928- Donostia, Gipuzkoa, 2019ko martxoaren 19a) gipuzkoar pintorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtebete zuela Zarautza aldatu zen bere sendiarekin. Aitaren bidez ezagutu zuen Trillo margolari eta artista madrildarra, eta haren eskutik sartu zen pinturaren munduan. 1940an, aita hil ondoren, amarekin batera, Juliana Markiegi, Donostiara joan zen bizitzera. Ascensio Martiarena maisu zuela ikasi zituen pinturaren ñabardurak.[1]

Euskal itsaso eta mendi-bazterrak islatu zituen bere lanetan. Euskal Herriko paisaiez gain, Peruri buruzko margolanak ere oso ohikoak izan ziren Mendiren ibilbidean, bere aitak hara emigratu zuen gaztetan. Taldeka zein bakarka erakutsi izan zituen bere lanak, batez ere Gipuzkoan. Hainbat argitalpenetan ere parte hartu zuen, eta ilustrazioak egin zituen Amerika eta Euskaldunak. Euskal presentzia Ameriketan (1992) liburuan, ZARAUTZ Informazio Aldizkari Munizipala (1993) aldizkarian, eta Los prólogos de Pío Baroja (1996) liburuan, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]