Edukira joan

Juan Ramón Viles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Ramón Viles

Donostiako udaleko zinegotzia

Bizitza
JaiotzaDonostia1966ko abuztuaren 12a (58 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea lizentzia : Geografia eta Historia
Euskal Herriko Unibertsitatea lizentzia : zuzenbide
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta bateria-jotzailea
KidetzaDuncan Dhu
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuabateria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Juan Ramón Viles Mitxelena (Donostia, 1966ko abuztuaren 12a) euskal musikari bat da, Duncan Dhu pop musika taldeko kide-ohia.

1980ko hamarkadako hasieran Diego Vasallo donostiar musikariarekin batera, Los Dalton musika taldea sortu zuen; bertan bateria lehenbiziko aldiz jo zuen. Ondoren Diego Vasallo eta Mikel Erentxunekin batera, Duncan Dhu musika taldea eratu zuten.

Deustuko Unibertsitatean Historia eta Geografian eta EHUn Zuzenbidean lizentziatua da, 1989an beste bi taldekideekin izandako desadostasunen ondorioz taldea laga eta urte hartan bertan Emirra musika taldeko kidea egin zen; harekin Agua y Barro izeneko LPa argitaratu zuen, bertan Quién pudiera abestia kaleratuz. Ekoizle gisa Bilboko Dinamita pa' los Pollos musika taldeari lotuta ere egon zen.

2006an Duncan Dhu Crónicas de un éxito 1984-89 liburua argitaratu zuen: hor, taldearen historia azaltzen du, taldekide izan zen urteen berri emanez.

2009ko maiatzean bere bakarkako lehen diskoa plazaratu zuen (Duncan Dhu eta Emirra musika taldeetan egon ondoren), jada JuanRa Viles izen artistkoaz eta En buena compañía izenburupean.

2011ko udal hauteskundeetan zinegotzi hautatu zuten EAJren zerrendan.


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.