Juan de Herrera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Juan de Herrera
Juan de Herrera.jpg
Bizitza
Jaiotza Kantabria1530
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1597ko urtarrilaren 15a (66/67 urte)
Hezkuntza
Heziketa Valladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa eta matematikaria
Lan nabarmenak Valladolideko katedrala
El Escorial jauregi-monasterioa (Madrilgo Erkidegoa)
Juan Bautista de Toledo marraztua eta Herrerak eraikia
Aranjuezko errege jauregia

Juan de Herrera (Movellán, Valdáliga, Kantabria, 1530 - Madril, 1597ko urtarrilaren 15a) arkitekto, geometra eta matematikaria izan zen, Espainian arkitektura pizkundetarra berritu zuena. Berezko estiloa garatu zuen, gerora Herrerar deitua, Filipe II.aren eta Espainiar Inperioko arkitekturaren ezaugarri izan zena urte askotan. Serlio eta Vignolaren jarraitzaile eta Espainiako Errenazimentuko arkitektorik behinena da Juan de Herrera. Haren izena daraman estiloaren ezaugarriak, apaindurarik eza, horma sendoak, lerro geometrikoen eta gainazal lauen nagusitasuna dira.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valladoliden ikasi eta oso gazterik joan zen Italia, Alemania eta Flandriara (1548). Gero Karlos V.a Espainiakoaren armadarekin berriro izan zen Flandesen (1553). Karlos V.a hil zenean, Filipe II.a Espainiakoaren zerbitzura jarri zen. 1563an Juan Bautista de Toledoren zuzendaritzapean egiten ari ziren El Escorial monasterioan hasi zen lanean. Toledo hil zenean, erregeak obren buru ezarri zuen Herrera (1567-1584), eta berak egin zituen monasterioko aurrealde nagusia eta eliza. Erregearen arkitekto izendatu zutenean, erregetzaren eraikuntza guztien ikuskari bihurtu zen. Herreraren planoen arabera eginak dira, besteak beste, Toledoko alkazarreko hegoaldeko aurrealdea, Sevillako lonja eta Aranjuezko jauregiaren berrikuntza. Herreraren obra nagusia, ordea, Valladolideko katedrala izatekoa zen. Rodrigo Gil, hasierako arkitektoa, hil zelarik, proiektua erabat berritu zuen. 1589an eman zitzaion hasiera obra eskergari (XIX. mendean bukatu zen, hasierako proiektua aldatu eta murrizturik). Madrilgo hirigintzaren berrikuntzan ere esku hartu zuen Herrerak.

Lan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan de Herrera Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]