Juan de Lángara y Aritzmendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan de Lángara y Aritzmendi
Retrato de Juan de Langara Arizmendi.jpg
Bizitza
Jaiotza El Puerto de Santa María, 1700
Herrialdea  Espainia
Heriotza Cádiz1781eko otsailaren 17a (80/81 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak gudaria
Gradua kapitain jeneral
ontzi-kapitain
teniente jeneral

Juan de Lángara y Aritzmendi (El Puerto de Santa María, 1700 - Cádiz, 1781ko otsailaren 17) jatorri euskalduna zuen almirante espainiarra izan zen. Espainiako Itsas Armadaren teniente jeneral izan zen. Bere semea Juan de Lángara y Huarte militar ezaguna izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

José Patiñok 1717an Cádiz barrutiko itsas guardia konpainia sortu zuen. Juan de Lángarak parte hartzeko izena eman zuen lehenetariko bat izan zen. Gastañeta jeneralaren ontzidian itsasoratu zen eta harekin Siziliako kanpainan eta Passaroko Lurmuturreko itsas guduan aritu zen. Berebereen aurka ibili zen ondoren, kortsario moduan. Ceutaren laguntzaz ere joan zen hiria inbaditua izateko arriskuan zegoenean. Baltasar de Guevararen eta Mariren markesaren ontzidietan ibili zen ondoren. Lehorrean ere postu garrantzitsuak bete zituen. 1747an itsasontzi kapitain izendatu zuten.

Andrés Reggio jenerala hil zenean Lángara teniente jeneral zen eta, orduan, 1780ko otsailaren 8an, aldi baterako, Cádiz barrutiko kapitain jenerala eta Itsas Armadaren zuzendari orokorra izendatu zuten. Behin-betiko izendapena Luis de Córdova y Córdovarena izan zenean eta hau itsasoratu zenean, Lángara berriro ere, orduan hil arte, postu bera bete zuen. Heriotzak Cádizen harrapatu zuen, 1781an.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Diccionario de la Historia de España, Espasa Calpe.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan de Lángara y Aritzmendi