Juan de Padilla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan de Padilla
1853, Los mártires de la libertad española, vol I, Juan de Padilla (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan López de Padilla y Dávalos
JaiotzaToledo1490eko azaroaren 10a
Herrialdea Espainia
HeriotzaVillalar de los Comuneros1521eko apirilaren 24a (egutegi gregorianoa) (30 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Familia
Ezkontidea(k)María Pacheco
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakiraultzailea
Firma de Juan de Padilla.jpg

Juan de Padilla (Toledo, 1490eko azaroaren 10a - Villalar, 1521eko apirilaren 24a) gaztelar aristokrata izan zen, Gaztelako comunero edo komunitatezaleen burua.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1519an Gaztelako komuneroen alde jarri zen, enperadoreak goi mailako karguetatik baztertu zuela eta. Komuneroen buruzagi nagusi egin zuten; Tordesillasko hiria beretu zuen, baina huts egin zuen Joana erregina matxinatuen alde jartzeko ahaleginetan. Padillaren ostea Villalarren garaitu zuen inperioko armadak (1521); Padilla preso hartu eta hurrengo egunean hil zuten, Juan Bravo eta Francisco Maldonado buruzagiekin batera. Padillaren alargunak borrokari eutsi zion hurrengo hilabeteetan, baina etsi behar izan zuen inperioaren aurrean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]