Judasen belarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Judasen belarria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAuriculariales
FamiliaAuriculariaceae
GeneroaAuricularia
Espeziea Auricularia auricula-judae
Quél., 1886
Mikologia
 
espora zuriak dauzka
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Judasen belarria (Auricularia auricula-judae), basidiomizeto jangarria da, Auriculariaceae familiaren barruan. Auricula-judae berariazko epitetoak, latinez, "Judasen belarria" esan nahi du.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore arre iluneko maskor baten forma du, kanpoaldea barnekoa baino zertxobait zurixkagoa, eta, hazten doan heinean, ertz zimurtua duen belarri baten forma hartzen du. Esporokarpoa, edo gorputz fruktiferoa, gelatinaren antzekoa da, giro lehorrean deshidratatzen da eta hezetasunarekin elastikotasuna berreskuratzen du.

Goialdetik behealdetik baino argiagoa da, eta tolestura irregularrak ditu.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeka hazi ohi da, alkornoke, albo, intsusa, pinu, lizar, astigar, lizar-astigarretan eta bestelako konifero eta latifoliatuen adar hilen gainean.

Fruitu-gorputza udazkenean agertzen da leku hezeetan, euriteen ondoren, baina batzuetan udaberrian eta udan ere aurki daiteke.

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria da eta oso preziatua ekialdeko sukaldaritzan (Txinako jatetxeetako "onddo beltza" da, Txinan enbor hilen gainean hazten dira).

Gordinik jan daiteke, baina ez du zapore nabarmenik, baina, duen itxura bereziagatik, entsaladak apaintzeko erabiltzen da. Frijituta edo zopetan ere jan daiteke.

Lehor gorde daiteke, eta erabili aurretik beratzen bada, trinkotasun gelatinakara berreskuratzen du.[2]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Phillips, Roger (2006), Mushrooms. Pub. McMilan, ISBN 0-330-44237-6. P. 317.
  2. Pascual, Ramon: Els bolets (on surten, com es coneixen, com es cuinen). Editorial Pòrtic, S.A., Barcelona, octubre del 1997. Col·lecció Els manuals de Pòrtic, núm. 1. ISBN 84-7306-965-X, planes 58-59.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]