Judith Torrea
Judith Torrea | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Judith Torrea Oiz |
Jaiotza | Ilarregi, 1973ko uztailaren 2a (51 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Judith Torrea Oiz (Ilarregi, Ultzama, 1973ko uztailaren 2a)[1][2] nafar kazetari, blogari eta idazlea da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Unibertsitatean kazetaritza ikasi ondoren, Iruñeko Diario de Noticias eta Diario de Navarran idatzi zituen lehenbiziko lanak. Frantzian Euronews-entzat aritu ostean, AEBetara joan zen. Texasko Austin hiriko The Texas Observer-en lan egin zuen. New Yorken People aldizkariarentzat ikuskizunei buruzko informazioa lantzen, eta Michael Bloomberg alkatearen eguneroko politikaren berri ematen ere aritu zen. Mexikoko mugara egindako bidaia batean, Ciudad Juárez ezagutzeko parada izan zuen eta, harrezkero, New Yorken bizi arren, ez zuen harremana galdu. 2009an, Juarezera itzultzea erabaki zuen eta, hiri horretako egoeraren berri emateko, Ciudad Juárez, en la sombra del narcotráfico bloga idazten hasi zen. Blog honengatik, 2010ean Ortega y Gasset saria[2] eta 2011n Alemaniako Deutsche Welle telebista kateak ematen duen Bob-Mugarik Gabeko Erreportariak saria jaso zituen.[3]
2011n, Juárez en la sombra (Aguilar argitaletxea) liburua plazaratu zuen.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Judith Torrea: "Lapurtu dietenei ahotsa bueltatzea da kazetaritza". Argia aldizkaria, 2011ko maiatzak 16, CC BY-SA 3.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 14).
- ↑ a b G. Gomez, Rosario. Un 'blog' desde la ciudad más peligrosa del planeta. El Pais, 2010eko apirilak 20, elpais.com (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 14).
- ↑ The Bobs, ganadores 2011. thebobs.com (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 14).
- ↑ Entrevista con Judith Torrea. El Pais, 2011ko apirilak 11, elpais.com (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Ciudad Juárez, en la sombra del narcotráfico, juarezenlasombra.blogspot.com