Edukira joan

Jules Joseph Lefebvre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jules Joseph Lefebvre

Paul Boyerren argazki erretratua (1900). (1900)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJules Joseph Lefebvre
JaiotzaTournan-en-Brie1834ko martxoaren 14a
Herrialdea Frantzia
Heriotzarue La Bruyère (en) Itzuli eta Paris1912ko otsailaren 24a (77 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
(1852 - 1861)
French Academy in Rome (en) Itzuli
(1862 - 1866)
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Léon Cogniet
Jean Francis Auburtin
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArte Ederren Akademia (Frantzia)
MugimenduaAkademizismoa
Genero artistikoaerretratua
margolaritza historikoa
biluzia

Musicbrainz: 497576fe-ddb2-403c-901b-f9217d8d0e1b Find a Grave: 126687435 Edit the value on Wikidata
Artista bere tailerrean. Argazkia 1885 eta 1890 artean egin zen, egile anonimo batek.

Jules Joseph Lefebvre (Tournan-en-Brie, 1834ko martxoaren 14a - Paris, 1912ko otsailaren 24a)[1] Frantziako margolari akademizista izan zen. École des beaux-arts eta Académie Julian erakundetan irakasle, bere espezialitate nagusia emakume biluziak margotzea izan zen. Léon Cogniet margolariaren ikaslea izan zen.[2]

Lefevre 1852an Arte Ederren Eskolan sartu zen, urtero 1000 franko beka batekin ikasketak egiten jarraitzeko. Léon Cogniet-en ikaslea izan zen. 1855ean Parisko Saloian parte hartu zuen lehen aldiz, eta, handik aurrera urtero hartu zuen parte; 1898ra arte hirurogeita hamabi erretratu aurkeztu zituen. 1861ean Erromako saria irabazi zuen Priamoren heriotza lanarekin. Erromako egonaldian Italiako maisu handiak ezagutu zituen. Garai horretan, emakumezkoen biluziekiko erretratuen zaletasuna areagotu zen artistarengan; lehenengoa 1863an margotu zuen. Urte horretan bertan, gurasoen eta arrebaren heriotzek depresio larri batean murgildu zuten. Behin depresioa gaindituta, Parisera itzuli zen, orduan artearen beste ikuspegi berri batekin.

Erretratugile ospetsua, bere La Vérité (Orsay museoa) margolanak ospe handia eman zion. 1870ean Ohorezko Legioaren zaldun izendatu zuten eta Académie Julian erakundeko irakasle izendatu zuten; ikastegi horren ezaugarria bi sexue artistak biltzea zen. 1878an eta 1886an Paris Erakusketan dominak lortu zituen eta 1891an Arte Ederretako Akademiako kide hautatu zuten. Azkenean, 1898an Ohorezko Legioaren komandante mailara igo zuten.

Pintura erotikoaren generoan William-Adolphe Bouguereau margolariarekin norgehiagoka ibili zen. Lefebreren lanak museo askotan ikus daitezke. Haren lanen artean hauek aipa daitezke:

  • Femme couchée, 1868.
  • La Vérité, 1870.
  • Lady Godiva, 1891.
  • Prince impérial (1874).

Ikasleak eta jarraitzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakasle gisa ikasle eta jarraitzaile asko izan zuen: William Hart eskoziarra, Childe Hassam, Frank Weston Benson, Edmund Charles Tarbell eta John Noble Barlow estatubatuarrak, Georges Rochegrosse, Henri-Lucien Doucet, Gaston Darbour, Adolphe Déchenaud, Camille Bourget eta Marie Antoinette Marcotte frantziarrak, Paul Landowski eskultore frantziarra, Gustave Brisgand, Marie Bermond eta Fernand Khnopff erretratugileak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]