Julian Elorza Gorosabel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Julian Elorza Gorosabel
Bizitza
Jaiotza 1935 (83/84 urte)
Heriotza  (83/84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
errusiera
frantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerak matematikaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea

Julian Elorza[1] Gorosabel (1935- ) matematika irakasle izan zen 1955. urtetik erretiroa XX. mendearen amaieran hartu zuen arte. Hasieran Arrasateko Lanbide Heziketa Eskolan (gaur egun Mondragoeko Goi Eskola Politeknikoa) ibili zen eta gero Mondragon Unibertsitatean. Erretiroa hartu eta gero, hogei bat urte eman zituen oinarrizko matematika ariketak prestatzen. 2019an, 2.000 ariketa eta horiek ebazteko bideak argitara eman zituen Matemáticas básicas izenburupean[2]. Liburuak hiru ale ditu, aritmetika, kalkulu eta geometriako ariketekin[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen horiek Elorza formarekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan Elortza idatzi behar direla arautu du. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Julian Elorzak bere Matemática Básica liburua aurkeztu du - Mondragon Goi Eskola Politeknikoko albisteak - Mondragon Unibertsitatea» www.mondragon.edu . Noiz kontsultatua: 2019-11-08.
  3. «Julian Elorzaren “Matemáticas Básicas” liburuak salgai - Berriak - Mondragon Unibertsitatea» www.mondragon.edu . Noiz kontsultatua: 2019-11-08.