Juliar leinu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Juliar leinua (latinez Iulii edo gens Iulia) Antzineko erromatar familia ospetsua izan zen. Leiendaren arabera, Julo, Eneasen semea eta, ondorioz, Venus jainkosaren iloba, izan zen leinuko lehena. Julio Zesarren familia izanda, Erromako boteretsuena bihurtu zen Errepublikako azken urteetan eta Inperioko lehenengoetan. Orduan, Klaudiar leinuarekin bat eginda, Julio-Klaudiar leinua osatu zuten, erromatar enperadoreen lehen leinua hain zuzen ere.

Familiako kide nagusiak:

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juliar leinu Aldatu lotura Wikidatan