Kaligula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kaligula
Gaius Caligula Head.jpg
Erromatar Inperioko kontsul


Antzinako Erromako senatari


3. Erromatar enperadorea

37ko martxoak 18 - 41eko urtarrilak 24
Tiberio - Klaudio
Bizitza
Jaiotza Antium, K. o. 12ko abuztuaren 31
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Erroma, K. o. 41eko urtarrilaren 24a (28 urte)
Hobiratze lekua Augustoren Mausoleoa
Heriotza modua gizahilketa (stabbinga)
Familia
Aita Germaniko
Ama Agripina Zaharra
Ezkontidea(k) Milonia Caesonia
Lollia Paulina
Junia Claudilla
Livia Orestilla
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Julio-Claudian dynasty
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Sinesmenak
Erlijioa Antzinako Erromako erlijioa
Kaligula, Louvre museoko eskultura

Kaligula[1] (latinez: Gaius Julius Caesar Germanicus) (K. o. 12ko abuztuaren 31 - K. o. 41eko urtarrilaren 24a) Erromako hirugarren enperadorea (37 - 41) izan zen. Germanikoren eta Agripinaren semea zen. Haren ankerkeria, despotismo eta bitxikeriengatik da ezaguna. Bere bizkartzainek hil zuten 41 urtean. Germaniako gotorleku militar batean igaro zuen haurtzaroa. Soldaduek Kaligula ezizena eman zioten haren botatxoengatik, horixe esan nahi baitu Caligulae latinezko hitzak. Kaligulak gorrotatu egiten zuen ezizen hori.

Tiberioren ondorengoa izan zen eta hasieran herriaren gogoko politika liberala bideratu zuen. Erialdi batek aldatu zuen, ordea, Kaligularen nortasuna eta bere burua, errege ez ezik, jainko bihurtu zuen. Inperioko altxorra xahutu zuen, herriari zergak ordainarazi zizkion eta, dirua lortzearren, aristokraziako kide ospetsuenak hil zituen. Bere eromenean, Erromako herriak buru bakarra izan zezan nahi zuen, ezpata ukaldi batez moztu ahal izateko. 41. urtean hil zuten. Erromako Senatuak enperadoreen zerrendatik kendu zuen. Albert Camus frantses idazleak antzerki lan ospe handikoa idatzi zuen, Caligula izenekoa, enperadorearen bizitza oinarri hartuta.

Garaiko iturriak ez dira, ordea, oso onak. Haietan, orokorrean pertsona baino karikatura ematen du Kaligulak: megalomanoa, apetatsua eta krudela. Aipatzen da Kaligulak bere zaldi maitatuena, Incitatus izenekoa, kontsul izendatu zuela. Halaber, intzestu-harremanak izan ohi zituen bere arrebekin, batez ere Drusila gazteenarekin. Hala ere, ez dago aipamen horiek frogatzerik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kaligula Aldatu lotura Wikidatan