Julieta Paredes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julieta Paredes

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJulieta Paredes Carvajal
JaiotzaLa Paz, 1967 (56/57 urte)
Herrialdea Bolivia
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea, poeta eta idazlea
KidetzaMujeres Creando
MugimenduaFeminismo deskoloniala
Feminismo komunitarioa

Julieta Paredes Carvajal (La Paz, Bolivia, 1967) poeta, abeslari, idazle, grafitigile eta feminista deskolonialeko aktibista lesbiana aimara da. Mujeres Creando Comunidad feminismo komunitarioko elkartearen bultzatzailea.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967an jaio zen La Paz hirian. 1984an batxilergoa amaitu zuen .

1992an, María Galindo eta Mónica Mendozarekin batera, Mujeres Creando mugimendua sortu zuen.[2] 2002an erakundea zatitu[3] eta 2003an Mujeres Creando Comunidad[4] bultzatu zuen feminismo autonomo eta anarkista nahikoa ez zelakoan.

Hilando fino desde el feminismo comunitario (2008) liburuaren egilea da, non kultura indigenaren testuinguruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bezalako nozioetan sakontzen du. Mendebaldeko feminismoa, kolonialismoa, neoliberalismoa, gorputza eta sexualitateaz ere aritzen da. Aimara feminista eta lesbiana gisa definitzen du bere burua.

Paredes feminismo komunitarioa-ren parte da, zeinak gizon eta emakumen arteako harreman hierarkikorik gabeko komunitatearen alde egiten duen.[5] Norbanakoari baino komunitateari erreparatzen dion ikuspegia da.[6]

Feminismo komunitarioak patriarkatu koloniala ez ezik, kultura indigenetatik eratorritako patriarkatua ere zalantzan jartzen du, horren harira Evo Morales-ek gobernutik egin dezakeen ekarpena baino gizarte mugimenduetan jartzen du eraldaketarako indarra.[7]

Emakume indigena, eta ez indigenen, emantzipazioaren alde egiten du.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Disidencia y Feminismo Comunitario» Hemispheric Institute.
  2. «Mujeres Creando, despatriarcalizar con arte» Revista Pueblos.
  3. Victoria Aldunate Morales. (22 de noviembre de 2008). «Julieta Paredes: feministas para revolucionar la sociedad.. - Hommodolars.org» hommodolars.org.
  4. Valencia, Rufo. (24 de junio de 2014). «La boliviana Julieta Paredes explica en Canadá el feminismo comunitario indígena» Radio Canada International.
  5. a b Rodríguez Calderón, Mirta. (7 de mayo de 2012). «Julieta Paredes: Un feminismo que cree en las utopías y la comunidad» Bolpress.
  6. Sánchez, Rocío. «Feminismo comunitario: Una respuesta al individualismo» La Jornada.
  7. Julieta Paredes. (2016). Feminismo Comunitario: Charla pública con Julieta Paredes hermana Aymara de Bolivia. Auto Gestival.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]