Julieta Pinto
Julieta Pinto | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San José, 1921eko uztailaren 31 |
Herrialdea | Costa Rica |
Heriotza | San José, 2022ko abenduaren 22a (101 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea University of Costa Rica (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta eleberrigilea |
Julieta Pinto González (Panama Hiria, (Panama), 1921eko uztailaren 31 – San José, Costa Rica, 2022ko abenduaren 22a) Costa Ricako idazle ospetsua izan zen. 101 urtez hil zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1922ko uztailaren 31n jaio zen Panama Hirian, Costa Ricako Enrique Pinto Fernández eta Graciela González Ulloaren alaba. Bigarren mailako ikasketak egin zituen Costa Ricako Andereñoen Goi Mailako Ikastetxean, eta gero Costa Ricako Unibertsitatean sartu zen. Frantziara joan zen eta han literaturaren soziologiako ikasketak egin zituen. Unibertsitate Nazionaleko Literatura eta Hizkuntza Zientzien Eskolako zuzendaria izan zen. 1992tik 2012ra Academia Costarricense de la Lengua erakundeko kide izan zen.[2]
Sari desberdinak jaso zituen:[3]
- 1969an: Aquileo J. Echeverría eleberri sari nazionala.
- 1970: sari bera ipuinen arloan.
- 1993: berriro ere ipuinen saria.
- 1996an: Magón saria.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipuinak eta saiakerak argitaratu zituen nazioko eta atzerriko aldizkari eta egunkari handietan, «La Nación», «La República», «Áncora», «La Prensa Libre», «Revista de Cultura», «Contrapunto», «Kañina» eta beste asko aipagarrienen artean.[4]
- David (1979)
- El eco de los pasos (1979)
- Abrir los ojos (1982)
- Los marginados. Editorial Costa Rica, 136 or. ISBN 9977231079 (1984)
- La lagartija de la panza color musgo (1986)
- Entre el sol y la neblina (1987)
- Historias de Navidad [5] (1988)
- Tierra de espejismos (1993)
- El despertar de Lázaro (1994)
- El lenguaje de la lluvia. Editorial Costa Rica, 126 or. ISBN 9977237212 (2000)
- Detrás del espejo. EUNA, 80 or. ISBN 9977651744 (2000)
- El lenguaje de la lluvia (2001)
- El despertar de Lázaro. Universidad de Costa Rica, 135 or. ISBN 9977678383 [6] (2003)
- El niño que vivía en dos casas (2002)
- Tata Pinto. Vieja y nueva narrativa costarricense bilduma, 87.zk. EUNED, 228 or. ISBN 9968313629 [7] (2005)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.nacion.com/viva/cultura/muere-julieta-pinto-escritora-costarricense-a-los/QTH2A4JD2VHNXLSOX27N26Z2NM/story/
- ↑ https://www.dircultura.go.cr/premios-nacionales/cultura/1996/julieta-pinto
- ↑ https://web.archive.org/web/20090308075130/http://www.acl.ac.cr/n_a.php?jpg
- ↑ https://web.archive.org/web/20221222204946/https://www.literatura.una.ac.cr/personal/50-docentes/51-espanol/55-jubilados/129-pinto-julieta
- ↑ [1]
- ↑ en línea
- ↑ [2]