Julián del Casal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julián del Casal

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJulián del Casal
JaiotzaHabana1863ko azaroaren 7a
Herrialdea Kuba
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaHabana1893ko urriaren 21a (29 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Genero artistikoaolerkigintza

Julián del Casal y de la Lastra (Habana, 1863ko azaroaren 7a -1893ko urriaren 21a) poeta eta idazle kubatarra izan zen, Latinoamerikako modernismoaren erakusgarririk esanguratsuenetarikoa. [1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Habanan jaio zen 1863ko azaroaren 7an.  Bere gurasoak Julián del Casal y Ugareda, jatorriz bizkaitarra, eta bere emazte María del Carmen de la Lastra y Owens ziren, azken hau Artemisa hirikoa, non Juliánek eskuz idatzitako egunkari bat sortu baitzuen, "El Estudiante" (ikaslea) izenekoa. Casal-ek 1879an jaso zuen Batxiler titulua.

Bere lehen poema ezaguna El Ensayo izeneko arte, zientzia eta literaturari buruzko aldizkari batean publikatu zuen, 1881eko otsailaren 13an. Urte berean idazkari lanetan hasi zen Ogasun Ministerioan, eta Habanako Unibertsitateko zuzenbide fakultatean sartu zen . Hala ere, geroago zuzenbide ikasketak alde batera utzi zituen osoki literaturara dedikatzeko.

1888an bidaia bat egin zuen Europara Paris bisitatzeko asmoarekin. Casalek miresmen handia sentitzen zuen hiri horrekiko, baina ez zuen bertara bidaiatzeko aukerarik izan. Madrilen egon zen, eta bertan Salvador Rueda eta Francisco Asís de Icazaren lagun egin zen. Azkenean, 1889an Kubara itzuli zen Frantziako hiriburua bisitatzeko aukerarik izan gabe. Bere herrialdera bueltan, Galeria Literarioko tertulietara joaten hasi zen eta 1890ean bere lehen poesia liburua, Hojas al viento (orriak haizetara), publikatu zuen. Ogasuneko bere lanpostua utzi zuen, zuzentzaile eta kazetari lanetan aritu zelarik. Garai honetan ezagutu zuen Juana Borrero.

1891n Ruben Darío Habanara iritsi zen, eta Casal berarekin harremanetan hasi zen. Dariok El clavicordio de la abuela (amonaren klabikordioa) dedikatu zion Casali; honek urte berean Darioren  La negra Dominga (Dominga beltza) olerkia La Caricatura (Karikatura) aldizkarian ager zedin lortu zuen. Horrez gain, 1893ko urtarrilaren 5ean La Habana Elegante (Habana dotorea) aldizkarian bere lagunari buruzko artikulu bat idatzi zuen.

1893 urriaren 21eko arratsaldean, Casalek Lola Rodríguez de Tíoren testuari buruzko artikulu bat idatzi zuen, Mi libro de Cuba (Kubako nire liburua)Izenekoa. Bustos y rimas (bustoak eta errimak) bere liburuko probak ere zuzendu zituen. Gau hartan bertan hil zen familia adiskide baten mahaian, bazkalondoan Lucas de los Santos Lamadrid doktorearen etxean. Mahaikide baten txiste batek eragindako barre algara baten ondorioz, barneko odoljarioa eta aneurisma baten apurketa jasan zuen, honek heriotza eragin ziolarik.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Depestre Catony, Leonardo.
  2. Julián del Casal; Álvaro Salvador. Álvaro Salvador, ed.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Armas, Emilio de. Casal. Editorial Letras Cubanas. Ciudad de La Habana, Cuba, 1981
  • Morán, Francisco. Casal à rebours. La Habana: Casa Editora abril de 1996.
  • Morán, Francisco. Julián del Casal, o los pliegues del deseo. Madrid: Editorial Verbum, 2008.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]