Juno Moneta tenplua

Koordenatuak: 41°53′38″N 12°29′00″E / 41.8939°N 12.4832°E / 41.8939; 12.4832
Wikipedia, Entziklopedia askea
Juno Moneta tenplua
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
HiriaErroma
Koordenatuak41°53′38″N 12°29′00″E / 41.8939°N 12.4832°E / 41.8939; 12.4832
Map

Juno Moneta tenplua (latinez, Templum Iunonis Monetæ) Erromako Erresuman zegoen tenplu bat izan zen. Kapitolioan, hiriko zazpi muinoetako batean zegoen. K.a. 344 urtean eraiki zen eta Juno Moneta jainkosari eskainitako tenplua zen[1].

Juno Moneta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juno zeruko erregina eta argiaren jainkosa zen, haurdunaldiaren, erditzearen eta ezkontzaren babeslea. Kapitolioko hirukoa osatzen zuen Jupiter eta Minervarekin batera. Saturno eta Opsen alaba zen, Jupiteren arreba eta emaztea, Marte, Vulkano eta Ilitiaren ama. Ekaitzekin jokatzea gustuko zuen eta, suminduta zegoenean, Olinpo osoa dardararazten zuen[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrei Moneta ezizenak mesede egiten zien. Kondairak dioenez, K.a. 390ean galiarrek Kapitolioa eraso zuten. Baina Junoren tenpluaren inguruan zebiltzan antzarak (jainkosaren hegaztiak), ohi duten moduan, zalapartan hasi ziren eta horrek hiritarrak ohartarazi omen zituen. Horri esker, erromatarrek galiarrei aurre egin zieten eta, esker onez, jainkosari “moneta” ezizena eman zioten. Hitzaren jatorria latinezko monere omen da (ohartarazi). Hala, Juno Moneta, jainkosa ohartarazlea litzateke. Zenbait adituren iritziz, ordea, hitzaren jatorria mons da, “muinoa” edo “mendia”, eta Kapitolioan lehenago ere zeruko erreginari eskainitako tenplua omen zegoelako hartu zuen izena[1].

Txanpon lantegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 273. urtean, tenplua berreraiki eta hamarkada batzuk geroago, tenpluaren aldamenean eta bere babesean zegoen eraikin batean txanponak ekoizten hasi ziren. Hurrengo lau mendeetan, Augusto enperadorearen agintaldira arte, Erromako zilarrezko txanpon guztiak lantegi horretan egiten ziren eta horietako askok Juno Monetaren beraren irudia zuten[1].

Arrastoa hizkuntzetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboran zehar txanponari berari “moneta” esan zaio. Eta handik etorriko ziren ingelesezko money, frantsesezko monnaie, gaztelerazko moneda eta italierazko nahiz euskarazko moneta[1].

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Nagore Irazustabarrena, «Juno Moneta, diruaren jainkosa», Argia 2011-03-20, CC-BY-SA lizentzia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]