Minerva

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Minerva
Antzinako Erromako erlijioa
Paris - Les Invalides - Façade nord - Statue de Minerve - PA00088714 - 004.jpg
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakAtena eta Senuna (en) Itzuli
Domeinuaartisaua, trade (en) Itzuli, poeta eta irakaslea
Familia
AitaJupiter
AmaMetis

Minerva[1] (latinez: Minerva, miˈnɛr.wa ahoskatua; etruskoz: Menrva) erromatar mitologiako jainkosa, greziar mitologiako Atena da.

Jaiotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minerva Jupiterren alaba zen. Jupiterri iragarri zioten bere maitale Metisen, zuhurtasunaren jainkosaren, ondorengo batek tronutik kenduko zuela. Jupiterrek, orduan, haurdun zegoen Metis irentsi zuen. Beranduago, berebiziko buruko mina sentitu zuen Jupiterrek eta Vulkanori laguntza eskatu zion, burua ireki zion aizkorakada batez eta bertatik Minerva sortu zen, armatua eta bere aitari Gigantomakian (erraldoien aurkako gerra) laguntzea ahalbidetu zion adinarekin, non bere ausardiagatik nabarmendu zen.

Tituluak eta paperak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Minerva" izena, beharbada, etruriarrengandik hartu zen, haiek Menrva deitzen baitzuten. Erromatarrek, erraz nahastuko zuten bere izen atzerritarra latinezko "mens" (burua) hitzarekin, jainkosa bezala zuen arloetako bat, ez baitzen soilik gerraren jainkosa, baizik eta baita adimenarena ere.

Jainkosa hau, Olinpoko alabarik gogokoena zen, nork bere gorengo pribilegioetakoren batzuk eman zizkion. Profeziaren dohaina zuen, bere gogoz, hilkorren bizitzak luzatzen zituen, zoriontasuna lortzen zuen hil ondoren: berak, buru keinu batekin adierazten zuen oro, atzerabueltarik gabekoa zen, agintzen zuen oro, beti iristen zen. Bere ezaugarriak egida (Medusaren buruarekin apaindutako ezkutua), olibadia eta lantza ziren.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakinduriaren, arteen eta gerra-tekniken jainkosa da, Erromaren babeslea eta artisauen zaindaria izateaz gain.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jainkosa hori aurpegi larri eta zorrotzez irudikatu ohi da, eskuineko eskuan pika bat eta ezkerrean ezkutua. Bere bularrean benetako egida du, Medusaren burua erliebean zizelkatuta duen koraza modukoa. Penatxo edo oilar batez koroatutako kaskoak babesten dio burua. Bere oinetan hontza edo mozoloa agertzen dira, hegazti zaintzaileak[2].

Oro har, eserita agertzen da, baina, zutik dagoenean, beti, gerlari baten joera ausartarekin, kutsu pentsakor bat eta begirada, pentsamendu handitan jarria du.

Mitoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atenasen fundazioa. Minervaren istorioaren pasarterik ospetsuenetako bat Neptuno itsasoetako jainkoarekin Atenas hiriari izena emateko izan zuen desadostasuna da. Epaile bezala aukeraturiko hamabi jainko-jainkosa handik erabaki zuten hiriarentzako gauzarik erabilgarriena egiten zuenak bere izena emango ziola hiriari. Neptunok, bere hiruhortzaren kolpe batez, lurretik zaldi bat sorrarazi zuen, eta Minervak, berriz, olibondo bat sorrarazi zuen; azken honek irabazi zuen.

Parisen epaiketa. Tetis nereidaren eta Peleoren ezkontzara garaiko noblezia guztia eta Olinpoko jainko-jainkosa guztiak gonbitatu zituzten, bat izan ezik, Eris edo Liskar, anabasik eta haserrerik sor ez zezan. Izugarri haserretu zen Liskar, eta bazkariaren amaieran azaldu zen eta urrezko sagar bat bota zuen mahai gainera, "Ederrenarentzat" esanez. Hemen hasi zen benetako sesioa. Venus, Junon eta Minerva aurkeztu ziren lehiara. Paris ederra izan zen epailea. Bere arerioak gainditzeko nahiarekin, bere epaileari, ezagutza eta bertutea eskaini zizkion. Bere eskaintzak, ordea, alferrikakoak izan ziren eta Parisek Venus aukeratu zuen. Minerva asko haserretu zen eta, Troiako Gerran, Minerva akaiarren alde agertu zen. ,

Arakne. Behin batean, Minervak Araknerekin lehiatu zuen, bietatik, ehuntzen azkarrena zein zen jakiteko. Frogatzeko, Minervak lan bat proposatu zion: oihal bikain bat. Minervak Arakneren nagusitasuna ikustean, hain jeloskor jarri zen, bere arerioa armiarma bihurtu zuela (Ovidiok bere Metamorfosiak lanean kontatzen duenaren arabera), honegatik, Minerva, jainkosa krudel bezala ezagutzen da. Eszena hau, Diego Velázquezek irudikatu zuen Iruleak izeneko bere oihal ospetsuan, gaur egun Madrilgo Pradoko Museoan dagoena.

Argonautak. Minerva da argonauten ontzia bere marrazkiaren arabera eraikiarazten duena, eta bere brankan, hitz egiten duen zurezko zatia jartzen duena, Dodonako basoan moztutako zura, ontziaren noranzkoa zuzentzen zuena, arriskuak non zeuden jakinarazten ziena eta hauek eragozteko modua adierazten ziena. Metafora honekin, erraza da ontziaren lema ezagutzea.

Batzuetan, Ulises gidatzen du bidaietan, besteetan, Pandoraren alabei emakumeei dagozkien lanetan nabarmentzeko artea erakusten die, tapizgintza lanetan loreak eta guduak irudikatzen; bera da, baita ere, bere eskuekin Junonen berokia edertzen duena.

Gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minerva, armatzen, Lavinia Fontanarena, 1613. Borghese Galeria, Erroma

Ovidiok, Minerva, "mila ekintzen jainkosa" deitzen zuen. Italia osoan gurtua izan zen, izaera gudatia soilik Erroman hartu zuen arren.

Erromatarrek, bere jaiak, martxoak 19tik 23rarte ospatzen zituzten, plural femeninoan Quinquatria deitzen zen egunean, martxoko idusaren ondorengo bosgarren egunean, hau da, martxoaren 19an, eskulangileen egunean. Bertsio txikiago bat, Minusculae Quinquatria deiturikoa, ekainak 13an ospatzen zuten txirulariek, erlijioarentzako bereziki erabilgarriak zirenak. Minerva, Kapitolino muinoan gurtzen zen, Junon eta Jupiterrekin batera, Kapitolioko Hirukoaren parte bezala. Egungo Erroman, Piazza della Minerva bisita daiteke, Agriparen Panteoia dagoen tokitik gertu.

K. a. 207an, olerkari eta antzezleen korporazio bat eratu zen Aventino muinoko Minervaren tenpluan zinopariak egiteko eta biltzeko. Korporazio horretako kideen artean, Livio Androniko zegoen. Aventinoko Minervaren santutegia, gurtza-gune garrantzitsu bat izaten jarraitu zuen Erromatar Errepublikaren garaiaren erdialdea igaro eta askoz beranduago ere.

Plutarkoren Periklesen bizitza lanean, Minerva, Periklesi agertzen zaio amets batean, eta tratamendu zehatz bat agintzen dio Atenaseko zauritutako hiritar batentzat. Tratamenduak, gizona sendatu zuen, eta letoizko estatua bat altxa zen jainkosaren omenez.

Sagaraturiko animaliak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minervari sagaraturiko animaliak, herensugea eta mozoloa ziren. Sakrifizio handiak eskaintzen zitzaizkion, eta, ondorioz, Panatenea handietan, tribu bakoitzak idi bat eskaintzen zion, animalia honen haragia, eta, ondoren, herritarren artean banatzen zen.

Tenpluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. 82. araua. Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak. .
  2. Humbert, Jean. ((1982 printing)). Mitología griega y romana. (Versión de la 24. ed. francesa por B.O.O. argitaraldia) G. Gili ISBN 84-252-0218-3. PMC 9701239. (Noiz kontsultatua: 2022-04-07).

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]